LUCAS ABELA zuzenean

Video Description

Bere emankizunetan akzio fisikoak eta entzulearekiko interakzioak pisu haundia badu ere, Lucas Abela-k ez du bere burua performer-tzat hartzen, inprobisatzaile bezala nahiago. Abela-k erabiltzen dituen musika-tresnak ez dira nolanahikoak: diska erreproduktore moldatuak, makina industrialak eta bereziki zuzenean erabiltzen dituen beira pusketa anplifikatuak. Baina denek amankomunean dutena zarata sortzeko gaitasuna da, zarata izugarria sortzeko gaitasuna. Berak zuzentzen duen DUALPLOVER disketxeak antolatzen dituen ekitaldiak motzak baina intentsitate haundikoak dira, tentsioa, indarra baita odola ere tartean direla.

1154.mov — QuickTime video, 7206Kb

Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. Animatu. (2005, noviembre 19). LUCAS ABELA zuzenean. Retrieved mayo 21, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/programa/audiolab-un-common-sounds/lucas-abela-zuzenean. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License
 
 
Dokumentu Akzioak