CARMEN PARDO hitzaldia

Video Description

Bartzelonako unibertsitatean Filosofia Doktorea. 1996ko urritik 1998ko abendura Parisko IRCAM-CNRS institutuan doktoretza ondorengo ikertzaile gisara egin zuen lan. John Cage pentsalariaren Escritos al Oído (1999) liburuaren editore eta itzultzaile lanak egin zituen, eta La escucha oblicua: una invitación a John Cage (2001) nahiz Robert Wilson (2003) liburuak idatzi zituen Miguel Morey-rekin elkarlanean. Arte garaikidean zentraturik hainbat aldizkari espezializatutan idazten du eta zenbait ekitaldiren zuzendari eta antolatzaile da, horien artean aipagarriena beharbada BOSQUE SONORO, John Cage-i omenaldia.

1153.mov — QuickTime video, 54074Kb

Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. Animatu. (2005, noviembre 19). CARMEN PARDO hitzaldia. Retrieved noviembre 24, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/programa/audiolab-un-common-sounds/carmen-pardo-hitzaldia. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License
 
 
Dokumentu Akzioak