Sophie Dubs eta Soledad Medina, dantzaria eta aktorea, kezka bera daukagu: espazio publikoa sortzeko leku gisa, topagune eta espresiogune bezala berreskuratzea oinarri duena. Kaleak hamaika egoera eta irudi eskaintzen ditu, sortzaileontzat inspirazio iturri agorrezina da. Leku txundigarriak edo ohikoagoak bilatzen ditugu dantzaldi bat, historian une bat partekatzeko. Egunerokotasunaren xehetasun txikiak ikusgarri bilakatzea dimentsio oniriko bat izan dezaten, hara hor gure erronka.
http://sosdanse.blogspot.com/