Serigrafia 2008
Tailerrak
2008/11/10 - 2008/11/28

Serigrafia 2008

Parte-hartzaileak

Serigrafia inprimaketa grafikoko sistema bat da eta euskarri nahiz modu ezberdin ugaritan irudiak erreproduzitzeko aukera eskaintzen du. Erabilera askoko aplikazioak dituenez oso tresna baliagarria bihurtu da produkzio artistikoan.

Azaroak 10etik 14ra eta 24tik 28ra, Artelekun

Koordinazioa: Nerea López

 

Ikastaro horietan parte hartzen dutenek serigrafiako funtzionamenduan eta oinarrizko prozeduretan lehen urratsak egiteko aukera izango dute, eta makineria eta tresna bereziak erabiltzen hasiko dira.

 

Lantegiak serigrafia teknikaren inguruko oinarrizko ezagupenak eskuratzeko aukera eskainiko du, eta esperimentazioaren bidez, serigrafia erabiliz edozein forma artistikoko ideiak garatuz sortutako arte proiektuak egin ahal izateko aplikazio bat eskaini eta garatzeko bidea emango du.

 

IKASTAROEI BURUZKO ETA IZEN-EMATE ELEKTRONIKOAREN INFORMAZIOA

-----------------

 

Bi ikastaro eskainiko dira, bakoitza 20 ordukoa eta irakaslea Nerea Lopez izango da.

Lehenengo tailerra: Azaroaren 10etik 14ra. 16:00etatik 20:00etara

Izena emateko epea: Urriaren 31ra arte.

 

Bigarren tailerra: Azaroaren 24tik 28ra. 16:00etatik 20:00etara

Izena emateko epea: azaroaren 14ra arte.

 

Parte hartzaileak: 6 gehienez

iCal
Dokumentu Akzioak