Periferiak 05
2005/05/30 - 2005/06/02

Periferiak 05

Parte-hartzaileak

Periferiak ekintza da eta, ekintza izaki, helmuga berriak proposatzen ditu: esperientzia berriak, hain zuzen ezagutza hibridoen laborategi bat anizteko eta finkatzeko gai izango den bilakaera baterako.

Elkartu, zalantzak argitu, galderak egin eta eztabaidan aritzeko jardunaldi irekiak. Parte hartzaileak: Belén Gopegui, Santiago Lopez Petit, Juantxo Estebaranz, Juanmari Madariaga, Giovanni Arrighi.

 

Gilles Deleuzeren L’abécédaire dokumentala estreinatuko da gaztelaniaz eta aukera horretaz baliatuz hausnarketa proposamenak aztertu eta eztabaidagai jarriko ditugu hona hemen gure iritziz nabarmendu beharrekoak:

 

1) Gerrako demokraziak estatu-nazioaren krisian

Demokrazien patuak eta gerraren eraginkortasunak topo egiten dutenean sintesi horren zer-nolakoei buruz hausnartu behar da nahitaez. Demokraziaren ezarpenak edo defentsak etengabeko gerra egoera sortzen dute. Egin dezagun gure garai honen diagnosia: politika gerraren jarraipena al da, baina beste bitarteko batzuk erabilita?

 

2) Mundu-ekonomia baten lurralde bilakaera

Kapitalismoaren eta bere garapen historiko eta antitradizionalaren erresistentzien irakurketa: mundu ekonomiaren periferiatik garapen zentroetara begira. Ba al dago esparrurik kapitaletik kanpo? Sistema kapitalistari egiten zaizkion kritiken suntsipen masiboan nola bihurtu ezinegona guztion erronka?

 

ARTXIBO DOKUMENTALA

 

 

Mintegian parte hartu zuten gonbidatuek eskaini zituzten hitzaldien laburpenak eta grabazioak Bildumak 2005

atalean daude kontsultagarri.

 

Argazkiak eta bestelako ikusentzunezko materiala Arteleku TVn dago ikusgai.
iCal
Dokumentu Akzioak