L(hab)itaciones
2003/09/15 - 2003/09/26

L(hab)itaciones

Parte-hartzaileak

Helburua ideia eta eztabaida laborategi bat martxan jartzea da, L(H)ABitaciones/Etxeberria Koperatiba izenpean diziplinarteko talde bat hartuko duena. Talde honek etenik gabeko lanaren bidez metropoliaren ugaritasuna irudikatzen duten kultura maila eta sektore desberdinakin subertsio eta lankidetza estrategien bitartez "soziala" alde batera utzita etxebizitza eta habitataren eraikuntzaren adibide konkretuei irtenbidea eman eta praktikan jarri nahi ditu.

Koordinatzailea: Etxeberria Kooperatiba

Arkitektura Laborategiak 2004rako helburu gisa etxebizitza kolektiboaren analisi bat egitea du; ez bakarrik modelo bezala, baizik eta bere testuingurua eta "bestearekin" duen erlazioa bilatzeko. Zentzu honetan, Hiri - landa lurralde sailkapen tradizionala eztabaidan jarri nahi du sarean dauden erakunde edo komunitate lauen multzoei bidea emateko. Konektatutako komunitate-sare baten pentsatzeak "biderkatutako txikia" eraikitzearen ideian berresten gaitu. Sare-paisaia batean bizi eta oinarrizkoaren bidez, etxearen bidez, birdefinitu. Etxea erlazio-espazio, lana, aisiaren... oinarrizko sortzaile unitate bezala. Hortaz, gure habitat eta erlazio-inguruen eraikuntza justifikatzeko gaur egun lantzen diren kapa eta eskala anizkun eta ez beharrezkoak ezabatzea izango litzateke.

Labitacionesek Artelekuko webgunean espazio bat izango du bere esku, non bere proiektuak eta programa aurkezteaz gain, 2003an sortu zen elkarlanera irekitako foro bat duen.

iCal
Dokumentu Akzioak