ESETÉ 16. "Eres mi héroe" aldizkariaren aurkezpena.
- 2005/07/15 10:00 pm - 11:35 pm | Arteleku

ESETÉ 16. "Eres mi héroe" aldizkariaren aurkezpena.

Parte-hartzaileak

Festa, aldizkariaren zenbaki honetan ikutu den unibertsoa islatzen saiatuko da. Musika fanen mundua, Blondieren inguruko fan baten inguruan eta konkretuago, Debbie Harryren inguruan.

Hortaz, musika giroa punka, NYeko 80. hamarkadako popa eta "donostiar" eszenaren inguruan ibiliko da (zenbaki hau egin duten guztiak donostiarrak dira).

http://www.esete.net/fan

 

Zer egongo da festan?

Kontzertua: NOVA

ERES MI HEROEren A. protagonistaren mutilaen taldea da. NOVA talde berri bat da eta hard-core, punk-sadomaso, hard-rock... eragina du. Bere webgunean zenbait abesti jaitsi ditzazkezu.

www.novamusika.com

 

Kontzertua: LAS PERRAS DEL INFIERNO

Gaur egun espainiar rock-electroclashpanoraman gehien entzuten den taldeetako bat da. Kontzertu bizi, probokatzaile eta entretenigarria. 

http://www.lasperrasdelinfierno.com/

 

Bi DJ bikote

PLÁCIDA YE-YÉ eta El CHICO TÓXICO: tema-gauak prestatzen dituen neska. Adibidez, bere azken saioetako bat "los noventa no fueron un error" izena du. Bere kabuz pintxatzen duenean Stereototal eta Vive la feleren estilora hurbiltzen da. Guk 80. hamarkadako propioa den saio PLACIDITOXIKOA eskatuko diogu.

 

SOL Y SOMBRA:

(tour 2005): Antonio Macarro eta Gorka Sorozabal. Antonio ERES MI HEROE proiektu osoa egin duen artista da. Noizbehinka DJak dira, baina amateur moduan. Saio "fan", eklektiko eta herritarra prestatuko dute.

 

Bideoemanaldiak:

Ikusentzuneko giroaren arduradunak iki + cereal izango dira. Debora Harryeta beste fan mitoren hautaketa tematiko batekin. Ez itxi begiak, sorpresak egongo dira eta.

 

Rock saltoen lehiaketa:

Horrelako festa batean ezin da punk-rock kontzertuen klasiko bat falta: saltoak. Rockaren beste mito batek, Joan Jettek, diska bat utzi zigun, non bere portada rock-saltoen klasiko handiena zen. Maila mantentzen saiatuko gara.

 

Festaren antolaketa AMASTÉ eta ARTELEKUk eramango dute, Heineken-en laguntzarekin.

 

 

 

 

 

 

 

iCal
Dokumentu Akzioak