Maitzak 14, 17:00etan
Artelekuko lorategia egin zenean lastozko fardoz osaturiko eremu bat egin zen, helburua lastoaren usteltzeak erakarriko zuen naturaren berezko espresioa lortzea izanik. Lastoa usteldu zen, natura berezko espresio anarkikoa izan zuen baina gizakiok gehiegizko anarkia onartzeko ez gaudela prest ikusi dugu, lorategian sortutako landaredi espontaneoa suntsitu bait da.
Ez dugu etsitzen eta akzio ez planifikatu eta ez koordinatuek izan dezaketen ondorioen bila jarraitzen dugu, eta oraingoan ereiketa anarkiko baten akzioa proposatzen dugu.
Guztiok zaudete konbidaturik esku artean duzuten haziekin Artelekura hurbildu eta apirilak 16-ean, arratsaldeko 5:00-etatik aurrera bertan antolatu dugun ereiketa anarkikoan parte hartzea.
Alpistea, babarrunak, pipak edo edozein hazi hartu eta lorategian prest izango dugun lur eremua okupatzeko deialdia luzatzen dizuegu.
Ereiketa akzio hau jaigiroan egingo dugu. Inork ez dizu mugatuko zer eta nola erein, eta guztion artean ereiketa anarkiko bat egingo dugu. Akzioa ez da ereiketa hutsean gelditzen udaberri udara denboraldiko hilabeteetan lorategiak izango duen edapena jarraitu eta aztertzeko gonbitea ere luzatzen bait dizuegu.
Animatu zaitez, sakelak haziekin bete eta denon artean bila ditzagun bizia duten espresio berriak.