Koordinatzailea: Mikel Iriondo
Mintegi hau UPV/EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologiako Departamentuak 2004-2005 ikasturterako titulu berberarekin antolatutako Doktoretza programaren parte da, eta Departamentu horren Estetika Sailaren eta ARTELEKUren artean izenpetutako elkarlanerako akordioari esker burutuko da. Ekimen honek topagune eta elkarlanerako aukera berriak bultzatu nahi ditu estetika arazoei buruz, bai unibertsitarientzat bai estetika alorreko ikasleentzat edo ikertzaileentzat.