Copyleft
Jardunaldiak
2005/06/24 - 2005/06/26 | Arteleku

Copyleft

Parte-hartzaileak
— etiketak:

Copyleft 2005 ekimen irekia da, doakoa eta elkarlana sustatzen duena. Sorkuntza librea, copyleft sareak, aktibismo digitala, autokudeaketa kulturala edo software librea bezalako gaiak ardatz dituena.

2003tik aurrera, Madrilen, Bartzelonan eta Malagan, Copyleft-aren eta jabetza intelektualari egindako kritikaren inguruan antolaturiko topaketak egin

ondoren, datozen ekainaren 24an, 25ean eta 26an KOPYLEFT 2005 JARDUNALDIAK egingo dira Artelekun, Donostian.

 

Besteak beste, honako ekimenak antolatu dira: SGAErekiko eztabaida, hitzaldiak, tailerrak, mahainguruak eta kontzertua, non azaldutakoek kontzertuaren zuzeneko grabazioa eskuratuko baitute. Bertan, gainera, material Kopyleft elkartrukerako esparrua jarriko da. Azken urteotan egindako lanatik abiatuta helburu hauek planteatu dira: dauden taldesareak indartzea, euren funtzionamendua ezagutaraztea, eta,guztiok batera, eredu juridikoak eta teknikoak garatzea ekoizpen kulturala eta zirkulazio librea defendatzeko eta bultzatzeko asmoz. Horretarako, partaidetza-tailerrak gauzatzea izango da metodologia nagusia, non sormenaren hainbat alorretako zalantzak eta arazoak bidera daitezkeen, softwarrean, musikan, ikus-artean, bideosormenean eta argitaletxetan, hain zuzen ere. Jakintzen, zalantzen eta proiektuen bateratze-lan hau, geroago, copyleft gidaliburu praktikoan jasoko da. Honek edozeini bere sormena askatzeko eta komunaren elkartrukerako sareetan zirkulazioan jartzeko baliabideak emango dizkio.

 

KOPYLEFT 2005 ekitaldi irekia eta doakoa da, non edonork parte har dezakeen. Gonbidatuen artean, Jimmy Wales (Wikipediaren, munduko alegiazko entziklopediarik handienaren sortzailea), Pedro Farré (SGAEko Harreman Kabineteko eta Gobernu Korporatiboko Zuzendaria), Carlos Sánchez Almeida, (jabetza intelektualean eta zibereskubideetan aditua), Nacho Escolar (musikaria eta kazetaria) eta Mireia Garreta (Creative Commons) izango dira. Garretak CC lintzentzien garapena aurkeztuko du eta, aldi berean, euskarazko bertsioaren egoera ere nola dagoen aztertuko da. Halaber, sormena librearekin, kopyleft sareekin, aktibismo digitalarekin, autogestio kulturalarekin edota software librearekin erlazionaturiko hainbat lagun ere hurbilduko dira jardunaldietara.

 

Programa

 

EKAINAK 23

12:00 Aurkezpen prentsaurrekoa Artelekun: "Copyleft, una revolución en marcha"


EKAINAK 24

10:30 Xabier Barandiarán eta Natxo Rodrígez.

Copyleft Jardunaldiak Copylefta eta bere lizentzia desberdinak zer diren azalduko duen hitzaldi dibulgatzaile batekin irikiko dira. Xabier Barandiaranen iritziz (jardunaldien koordinatzaileetako bat), ezin da galdera honi erantzun kulturaren jabetza ulertzeko eta kudeatzeko modu berri bat proposatu duen ingurune digitaletik kanpo, eta "enpresen arteko konpetentzia eta jabetzaren inguruan industri aroan eraiki ziren kategoriak zalantzan jartzen ditu".

11:15h X-evian sistema eragilearen aurkezpena, v.0.6 [14] copyleft edizio berezia

X-Evian CSOA Undondoko Gaztetzeko (Metabolik BioHacklab) hacker laborategiaren proiektu bat da. 2003ko ekainan Evianen izan zen G8aren kontragailurrerako makinen hornidura eta hauek sarean konektatzearen beharretik sortzen da.

Kontragailurreko parte hartzean zehar, X-Evianen sortzaileek gizarte-mugimendu askok horrelako gertaera garrantzitsuetan sortutako ezaguera, bideo eta albisteak autokudeatzeko aukera ematen duen euskarri tekniko baten falta sumatzen dutela jakinarazi dute. Bestalde, existitzen diren tresnen artean, ordenagailu zahar batean erabateko sistema eragile bat instalatzerako orduan hutsune handia dagoela konturatu dira. Arazo hauei erantzuna emateko asmoz X-Evianen lehenengo bertsioa sortzen da. Honen sortzaileetako bik proiektua aurkeztuko digute.

12:00h “La Wikipedia como ejemplo de un producto copyleft de éxito”. Jimmy Walesen hitzaldia, Wikipedia Fundazioaren lehendakaria [4]

Jimmy Wales, Wikimedia Foundationen presidentea eta  Wikipediako sortzailea, azken hau aurkezteko esku hartuko du Copyleft 2005 topaketetan.

Wikipedia sarrera libreko eta zenbait hizkuntzetan mundu osoko boluntarioek idatzitako entziklopedia bat da, non erabiltzaileek edukiak kopiatu, banatu eta aldatzeko aukera duten. Proiektu hau 2001ean sortu zen ezaguera unibertsalera sarrera librea emateko ideia oinarritzat hartuta. Helburua, Jimmy Walesek dioenez, planetako pertsona guztiei entziklopedia doako eta aske bat eskaintzea da.

17:00 Creative Commons, CC-es eta CC-ca (Mireia Garreta) esperientziaren aurkezpenak CC proiektua euskaraz

Bartzelonako Unibertsitateko Mireia Garretaren parte-hartzeak Creative Commons lizentzien aplikazio eta ezaugarrien inguruko informazioa eskaniko du, baita honek gaztelera eta katalanez erabili ahal izateko jarraitzen ari den prozesua ere. Osoitz Elkorobarrutiak euskarako moldaketaren prozesua zein fasetan aurkitzen den azalduko du.

18:00 Procomúnera sarrera. Miquel Vidal

19:00 Jabetza intelektualari buruzko mahaingurua: Carlos Sánchez Almeida (abokatua), Nacho Escolar (musikaria), Miquel Vidal (Barrapuntoren administratzailea) eta Pedro Farré (Sgae)

21:30 Afaria

 

EKAINAK 25

10:30 Tailerrak. Koordinazioa: Hacklabs (3 ordu), Musika (3 ordu), Editoriala eta liburutegiak (3 ordu)

13:30 Bazkaria

16:30 Tailerrak: Ikusentzunekoa (3 ordu), Artea eta Diseinu Grafikoa (3 ordu), Software Askea (3 ordu)

21:00 Afaria

22:00 Copyleft kontzertua: Defunkid, R13, Izate, Mattin (kontzertua eta gero parte hartu duten taldeen CDak banatuko dira, copyleft musikarekin)

 

EKAINAK 26

11:00 Tailerren baterzate-lana

12:00 "Copyleft Gida Praktikoa"o-en zirriborrorako datu bilketa eta idazketa

15:00 Bazkaria eta agurra







 

 

 

iCal
Dokumentu Akzioak