AVID ikastaroak 2005
Tailerren zikloa
2005/01/01 - 2005/12/31

AVID ikastaroak 2005

Parte-hartzaileak

Sormen garaikidean erreprodukzioaren azkeneko teknologiak sartu direlarik, mamizko aldaketa gertatu da egungo artista askoren lanek oinarritzat dituzten premisetan.

Eskari horiei erantzun ahal izateko, Artelekuk lantegi aukera zabala eskaintzen du, teknika hauen ikaskuntzaren eta dituzten aplikazio-programen inguruan.

 

 

Avid ikastaroak

Hastapena

Apirilaren 27 eta 28an eta abuztuaren 1 eta 2an

AVID sistemarako sarrerarako hainbat mikrolantegi eskaintzen jarraituko da –hamaseina ordu-, AVID sistemari etekinik handiena ateraz modurik ezin egokiagoan bideratu daitezkeen arazo espezifikoen irtenbideetan lan egitearren.

Ikastaro hau nahitaez egin behar da ondoren edizio gela erabili ahal izateko.

IKASTAROAREN PREZIOA: 30€ Taldeak 6 lagunekoak gehienez.

Ikastaroa goiz eta arratsaldez izango da: 10:00-14:00 / 16:00-20:00.

 

 

Hobekuntza

Ekainaren 13 eta 14an eta urriaren 17 eta 18an

Aurten ahalegin berezia egingo da hobekuntza ikastaroetan. Hastapeneko ikastaroa dagoeneko egina duten edo AVID sistemari buruzko ezaguera handiagoak behar dituzten pertsonei zuzendutako lantegiak egingo dira.

IKASTAROAREN PREZIOA: 30€ Taldeak 6 lagunekoak gehienez.

Ikastaroa goiz eta arratsaldez izango da: 10:00-14:00 / 16:00-20:00.

 

 

Avid Xpress DV, Xpress Pro eta Avid Media Composer-eko edizioa

Abenduak 12-15

Ikastaro hau edizio ez-linealerako sarrera bat da, eta Avid Media Composer, Avid Xpress DV eta Xpress Pro-ren oinarrizko kontzeptu guztiak jasotzen ditu. Saioetan praktika eta erakusketa pertsonalak egongo dira, eta praktiketarako tarte bat ere bai, gidatutako materiala erabiliz horrelakoetan.

IKASTAROAREN PREZIOA: 120€ Taldeak 6 lagunekoak gehienez.

Ikastaroa goiz eta arratsaldez izango da: 10:00-14:00 / 16:00-20:00.

 

 

 

Multimedia ikastaroa

Azaroak 21-22

Analogikotik digitalera / Grabaziotik DVDra

Lantegi honetan, edozein bideo formatutatik edo formatu grafikotik abiatuta DVD bat sortzeko modua erakutsiko da. Edizio ez-lineal batetik, Avid-etik kasu honetan, edozein formatu erabiliz abiapuntutzat, esate baterako: VHS, HI8, Betacam, Umatic DV, DVCAM, DVCPRO etab... nolakoa den beharrezko artxiboak lortzeko prozesua, gero, autoretza programa baten bidez, DVDa grabatu ahal izateko.

IKASTAROAREN PREZIOA: 30€ Taldeak 6 lagunekoak gehienez.

Ikastaroa goiz eta arratsaldez izango da: 10:00-14:00 / 16:00-20:30.

 

 

 

 

 

 

 

Lantegi hauek egin ahal izateko audio eta bideoko edizio sistema behar duen sormen proiektu bat egiten egon behar da. Gainera, izena emateko orriarekin batera proiektua aurkeztu beharko da.

Ikastaroa egiteko onartzen diren pertsonei ikastaroa hasi baino 15 egun lehenago jakinaraziko zaie.

Onartutakoek Kutxako zenbaki honetan egin beharko dute ordainketa eta ondoren frogagiria faxez bidali:

Kutxako zenbakia: 2101/0381/07/000132947/3

Fax zenbakia: +34 943 462256

 

Edozein argibide behar izanez gero, hona hemen helbidea: avid@gipuzkoa.net.

iCal
Dokumentu Akzioak