2009 Irakurketa Taldeak
Irakurketa taldea
2009/10/28 - 2009/12/09

2009 Irakurketa Taldeak

Parte-hartzaileak

"Literatura Larrutuz" eta "Itxaropenaren eta etsipenaren artean"

"Literatura larrutuz" irakurketa taldea

Literatura eta gorputzaren arteko harremanaz gogoetabideak zabaltzea izango da irakurketa-saio hauen helburua.

Koordinazioa: Iratxe Retolaza

Lekua: Artelekuko mediateka

Ordutegia: 19:00etan

Irakurgaiak:

Urriak 28: Miren Agur Meaberen Azalaren kodea

Azaroak 11: Uxue Apaolazaren “Bueltak” narrazioa, Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana

Azaroak 25: Anjel Erroren Gorputzeko humoreak

Abenduak 9: Eider Rodriguezen “Haragia” narrazioa, Uxue Alberdiren Aulki-jokoa

 

Literatura eta gorputzaren arteko harremanaz gogoetabideak zabaltzea izango da irakurketa-saio hauen helburua. Horretarako, literaturara hurbiltzeko begirada zehatz bat garatuko dugu: gorputzaren eraikuntzaren eta errepresentazioaren inguruko hausnarrera bilduko den begirada. Larruaren geografien inguruko eztabaida honako literatura-lan hauen irakurketarekin zabalduko da: Miren Agur Meaberen Azalaren kodea, Uxue Apaolazaren “Bueltak” narrazioa, Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana, Anjel Erroren Gorputzeko humoreak,  Eider Rodriguezen “Haragia” narrazioa, Uxue Alberdiren Aulki-jokoa. Irakurgai hauen bitartez gorputzaren inguruko hainbat azterbide landuko dira: sexualitatearen eraikuntza, nortasun fisikoaren errepresentazioa, zahartzaroaren zama…

 

"Itxaropenaren eta etsipenaren artean" irakurketa taldea

Amestutako paradisuak ikusiz edo infernuetara jaitsiz, ez-leku zoragarrien eta ezertarako nahi ez ditugun beste leku haien arteko kulunkada pendulu-mugimendu etengabea da gizakien bizitzan. Dirudienez bidaia horretan egi bihurtzen da esaerak dioena, hau da, zain dagoena beti larri, batzuetan behintzat.

Koordinazioa: Iñaki Urdanibia

Lekua: Artelekuko mediateka

Ordutegia: 19:00etan

 

Azken finean, bizitza itxaronaldien bilketa da orokorrean:  helduak izatea, azterketak gainditzea, nahi den lana aurkitzea, zure bizitzako pertsonarekin elkartzea (printze urdina edo printzesa arrosa), gaixoak sendatzeko itxaropena du, jokalariak saria eskuratzekoa, autobusaren zain ez zaudenean, etab., etab., etab. Eguneroko eremu pertsonaletik historiaren eta ideien eremura joaten bagara, testu itxaropentsuak eta/edo etsituak aurki ditzakegu.  Izan ere, Ilustrazioak itxaropena zuen gizadi orekatu batean, eta haren ordezkari nagusienetako bat Immanuel Kant izan zen. Kanten filosofiaren zati batek erantzuna eman nahi zion galdera honi: “zer espero behar dut?”, eta gizadia bide onean zihoala frogatzen zuen seinale bat aurkitu nahi zuen (bere ikuspegitik seinale hori rememorativum, demostrativum, pronosticum izan behar zuen). Betidanik, onena lortzeko bideak bilatu ditu gizakiak: Agindutako lurraldeak, Eldoradoak, urrezko ardi-larrua, lurreko paradisua eta “esnea eta eztia darizkion lurraldea” (Exodoa, XIII); Blochen itxaropen printzipioa oinarritzat hartuta, gehienetan kontrako bidea hartu duen printzipioa, aurre egin nahian zebiltzan botereen alderantzizko karikatura gaizto gisa abian jarritako utopiak ikusi ondoren. 


Literaturan argi ikusten da badaudela itxaropena sortzen duten promes ereduak eta baita nora joan behar ez den abisatzen dutenak ere, izan ere, Danteren infernuan bezala, atalasea pasatu bezain pronto itxaropen guztia galdu behar da.  Dino Buzzatiren pertsonaia gogoratu dezakegu, hemen irakurri genuen obra baten pertsonaia, hain zuzen: Tartaroen basamortua, heriotzaren zain dagoenaren prototipo gisa.

 

Oraingo honetan proposatutako irakurketak goian aipatutako gaien artean mugitzen dira.
Azaroak 5,  W ou le souvenir d’enfance (W edo haurtzaroko oroitzapenak) Georges Perec
Azaroak 26,  Le rivage des Syrtes (Syrteetako herbehereak) Julien Gracq
Abenduak 17, Waiting for the Barbarians (Barbaroei itxaroten) J.M. Coetzee
Urtarrilak 14, Godot-i itxaroten Samuel Beckett

 

Irakurketa taldea gaztelaniaz izango da.

iCal
Dokumentu Akzioak