Apnea, arnasketaren gelditze bat bezala, Giovanni Lamik Artelekun azaltzen duen zintzilikako irudien erakusketa bat da. Apnea, Italiako transgenero komunitatera hurbiltzen gaituen erretratu eta paisaien sekuentzia zirraragarria da. Apnea, denboran zintzilikatzea bezala, lekuen eguneroko gauzetara, erretratatuen hunkipenetara, hurbilketa bat da. Fotografia- objektibotasunarengatik erregistratutako pertsona eta lekuak dira: Liza, Cinzia. Loreak, korapilatutako zuhaitzak, barrenean sumatzen diren blokeak…
Giovanni Lami Artelekuk ekarritako Rolling Rolak-en (Argazklik on line
argazkilaritza lehiaketaren lehenengo edizioa) ekoizpenaren sariaren irabazlea
da. Rolling Rollak 2008an Pripublikarrak kolektiboak eta Nontzeberri webguneak
ekoiztutako gertaera dat da eta dauzkagun, asmatzen ditugun eta ezarriak izan
zaizkigun eginkizunei buruz gogoetak egitea izan du helburu.
Apnea martxoak 6an arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko den work in progress bat da, eta Artelekun martxoak 6tik 18ra ikusgai
izango da.
Martxoak 7an Giovanni Lamirekin irteera bat egingo da, Artelekuko inguruetara
formatu handiko kamerekin hurbiltzeko. Parte hartzean interesa duten pertsonak
hurrengo helbidean kontaktuan jarri daitezke: arteleku@gipuzkoa.net