Gonbidatuak:
Jorge
Blasco eta Michael Murtaugh.
Hitzaldiaren
barruan Jorge Blascok Culturas
de archivo
proiektua aurkeztuko du eta Michael Murtaugh-ek ConText:
Towards the Evolving Documentary.
Jorge
Blasco: Culturas de archivo [www.culturasdearchivo.org]
Culturas
de archivo proiektuak artxiboaren problematikaren inguruan
hausnartzea proposatzen du, informazio eta ezagutza iturriak
egituratzeko unean daukan garrantziaz pentsatzea. Artxiboek
errealitatea kontatzeko tresna gisa daukaten pisua oinarri hartuta,
kultura eta arte garaikidearen une ezberdinetan barrena ibilbide bat
da.
Michael
Murtaugh: ConText: Towards the Evolving Documentary
Teknologia
berriek azken hamarkadetan lortu duten presentziak ezinbestekoa
bihurtu du tresna horiekin landutako dokumentuak gordetzea
ahalbidetuko duten datubase edo “Media Bank” berriak sortzea.
Behar hori betetzeko proposamenen arteko bat da ConText, edukia,
deskripzioa eta aurkezpena interkonektatutako piezatan banatzea
ahalbidetzen duen sistema da; istorioa, ikuslea eta egilearen arteko
harremanaren definizio berria mahai gainean ipintzen
duena.
*Apirilaren 3 eta 4an lan saio itxi bat izango
da Artelekun gonbidatu eta proiektuaren sortzaileekin.