Mugimenduzko Irudien Laborategia
Animazio teknikak | Haurrentzako tailerra | Proiekzioa | Tailerra sarean
2011/02/28 - 2011/03/06

Mugimenduzko Irudien Laborategia

Parte-hartzaileak

Animazio esperimentalaren alorreko garapen eta ekoizpen espazio bat dugu Mugimenduzko Irudien Laborategia. Aurten egitekoak diren ikastaroak, tailerrak eta mintegiak ikus-entzunezko teknika hori beste arte diziplina batzuekin lotzera bideraturik daude. Animazioa narrazio egitura desberdinetan integratuz, horren beraren adierazpen ahalbideak maximizatzea da helburua.

Koordinazioa: Isabel Herguera

ESKULIBURUA DESKARGATU

 

Jarduerak

 

Vuk Yevremovic "Hondoko itsasoa"

TAILERRA SAREAN

Data: otsailaren 28tik martxoaren 4ra

Ordutegia: 10:00etatik 18:00etara

Parte hartzaileak: 8 gehienez

Izena emateko epea: 2010eko otsailaren 23a.Bidali zure datu pertsonalak, CVa eta motibazio eskutitza arteleku@gipuzkoa.net helbidera

Hondoko Itsasoa tailerrean itsaslasterrak abiapuntu dituen mugimendu ziklikoan oinarrituriko lana garatuko da. Xabier Erkiziak aldez aurretik diseinaturiko hots bandak moldaturiko oinarri edo formatuari lotuko zaio animazioa. Online eta denbora errealean lan egingo da, halako eran non parte hartzaileek gainerako taldeen materialean zuzen esku hartzeko aukera izango duten. «Hilotz aparta» joko surrealistaren tradizioari jarraiki, animazio zikloen arteko interakzioak sortuko dituen ikus asoziazioen arabera taxuturiko narrazioa izango da tailerraren emaitza.
Tailerraren azken egunean, astean zehar garatutako lanaren aurkezpenaren proiekzioa egingo da.

Tailer hau batera gauzatuko da ondoko hiru ikus-entzunezko zentroetan.

– Arteleku. Vuk Yevremovic www.arteleku.net
– USC School of Cinematic Arts/University of Southern California, Los Angeles, USA. Juan Camilo González http://anim.usc.edu
– Universidad Javeriana, Bogotá, Colombia. Cecilia Traslaviña www.javeriana.edu Carlos Santa www.animamob.com


------------------------------------------------

 

Bruce Bickford, "An Animator's Survival Kit"

 

*Tamalez, arrazoi pertsonalengatik, Bruce Bickfordek ezin izango du etorri; hala ere, bere lanen proiekzioak mantenduko dira.

  

HITZALDI IREKIA

Data: martxoaren 3a

Lekua: Arteleku

Ordua: 17:00etan

Bruce Bickford, animazio zinema independentearen artista eta mitoa, jendartean ezaguna da Frank Zapparekin Baby Snakes eta The Incredible Mr. Bickford obretan kolaboratu zuen errealizadorea delako. Mamituko duen hitzaldian, berak bai plastilinaz bai marrazkiz egindako film sorta bat aurkeztuko du, eta era berean bizitza osoan landu duen stop motion animazio teknika erakutsiko du.

Layer Inversion; 00:10. Gauzatzen ari den lana.
Prometheus Garden; 1988; 00:27. Stop motion, plastilina.
Cas'l'; 1989; 00:40. Stop motion, plastilina.

 

ERAKUSKETA

Data: martxoaren 3tik 11ra

Lekua: Arteleku

Martxoaren 3an, arratsaldeko 20etan, erakusketaren inaugurazioa izango da.

 

 

 

iCal
Dokumentu Akzioak