Ekoizpeneko jarduerak urte osoan zehar egingo dira. Animac Artelekun 2010 erakusketa egunetan, berriz, tailerrak eta mintegiak antolatuko dira, pelikulen programazioaren osagarri. Azkenik, jardueren programan, talde eklektiko bat aurkitu dugu, sorkuntza prozesua beste modu batera ulertzen duten artista idazlez, artista grafikoz, dantzariz eta errealizadorez osatua.
Koordinazioa: Isabel Herguera
Tailerra
Raimund Krumme
ANIMAZIO TAILERRA
Data: Uztailak 26tik abuztuak 20ra
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara / 16:00etatik 20:00etara
Partehartzaileak: gehienez 15
Izena emateko epea: 2010eko ekainak 30
Tailer hau animazioaren teknikarekin lan egin nahi duten artista edo errealizatzaileei zuzendua dago. Tailerrean parte hartzeko baldintza da ekoizpen fasean dagoen proiektu bat edukitzea (edozein diziplinatakoa izan daiteke). Ikasleek beren proiektuaren garapena aurkeztu beharko dute prozesuan zehar: treatmenta, storyboarda, kontzeptu bisualizazioa, animatica e.a. Hauek taldean eztabaidatuko dira, kritika konstruktiboaren bidez. Tailerraren asmoa animazioaren ideia zabaltzea da, instalazioa, performancea eta eszenaratzea bezalako gaiak landuko dira, bereziki, espazio eta denboran mugimenduarekiko duen erlazio dramaturgikoan arreta jarriaz.
Partaideek ekoiztutako filmen adibideak erakutsiko dira (irudi errealak eta animaziozkoak) eta arteari, antzerkiari eta arkitekturari buruzko iradokizunak ere egin ahal izango dira.
----------------------------------------------------------
Izen-ematea
Bidali zure datu pertsonalak, CVa eta motibazio eskutitza arteleku@gipuzkoa.net helbidera.