SERIGRAFIA ETA LITOGRAFIA TAILERRAK ERABILTZEKO ARAUAK ETA BALDINTZAKSERIGRAFIA TAILERRA Tailerra erabiltzeko derrigorrezkoa da proiektu artistiko bat izatea. Hala izanez gero, proiektu hori behar bezala azalduta aurkeztu beharko da dossier baten bidez tailerreko ardunadunari (Nerea Lopez). serigrafia@arteleku.net LITOGRAFIA TAILERRA Litografia-lantegia erabiltzeko beharrezkoa da proiektu artistiko bat izatea eta dossier baten bidez ondorengo helbidera bidaltzea: litografia@arteleku.net Tailerraren erabilerarako, oinarrizko ezaguera teknikoak izatea beharrezkoa da. Espazioaren erabilera orduak lantegiko arduradunarekin adostuko dira eta estanpazio-prozesuan haren asistentziarekin kontatuko da. Materialari dagokionez, erabiltzaileak ekarri beharko ditu bai matrizea bezala erabiliko duen aluminiozko xafla bai eta euskarrirako erabiliko duen estanpazio papera. Estanpazio prozesurako gainerako oinarrizko materialak lantegiak jarriko ditu, koordinatzailearekin batera adostutako neurrian. Material gehigarriak behar izanez gero, erabiltzaileak berak eraman beharko ditu. Lantegiaren erabiltzailea, materialen erabilera onaz eta egun bakoitzean erabilitako espazio eta objetuen garbiketaz arduratuko da. (beharrezkoa denean zaborra garbigunera eramanez). Azkenik, derrigorrezkoa da proiektua amaitzerakoan gutxienez burutu den lanaren dokumentazio grafiko bat entregatzea ardunadunari berak tailerraren memoria bat egin ahal izan dezan.
Copyright 2009,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
maitane. (2012, mayo 07). SERIGRAFIA ETA LITOGRAFIA TAILERRAK ERABILTZEKO ARAUAK ETA BALDINTZAK. Retrieved diciembre 21, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/info-es/recursos/talleres-de-serigrafia-y-litografia/serigrafia-tailerra-erabiltzeko-arauak-eta-baldintzak.
This work is licensed under a
Creative Commons License.
|
|