Aurkezpena - Kontzertua
06:00 pm
-
09:00 pm
2011/09/12
ERTZ #12Ongi etorri hamabigarrenez zarata eginez soinu batzuk ahanzteko aukera ematen duen jaialdi hontara. Ongi etorri bertze musiken ERTZera. Mintegia
2011/09/13
-
2011/09/15
Hirugarren belarriaMintegi hau ERTZ beste musiken jaialdia eta EREMUAK programaren barruan kokatzen da. 2011n hasi eta 2012an jarraituko duen mintegi hau, soinuak, sentimendu bakarrak eta errepikaezinak sortzeko duen gaitasunetik abiatu nahi dugu. Eta bide horri jarraituz eztabaida, argitalpen, entzunaldi eta erakusketez osatuz joango da. Egitasmo honen bidez entzumenaren funtzio politikoa eta errituala aztertu nahi dugu, demokratiko eta demagogikoa. Edo nahi bada, soinuak giza-taldeak batzeko duen gaitasun “sakratua”. Kontzertua
12:00 pm
-
01:00 pm
2011/08/05
Soinu inprobisazioa --- Saio irekiaGaur 12:00 etan SOINU INPROBISAZIOA: Hemen eta orainerako estrategiak tailerreko partaideek saio irekia egingo dute erakusketa aretoan. Gonbidatuta zaudete! Kontzertua
07:00 pm
-
10:00 pm
2011/07/19
ERIN SEXTON ALEXANDER WILSON + LOTY NEGARTIErin Sexton soinu artista eta inprobisatzaileak mugekin egiten du lan, bidean topatzen duen prozesu oro desarmatuz eta askotan kontrako muturrean bukatuz. Tablak, oszilatzaileak, azalera amplifikatuak, onda elektromagnetikoak jasotzen dituzten kable saltsak... langai hauekin Sextonek esperientzia gordin eta sublimeak sortzen ditu, bapatekotasunetik abiatu eta handik urrutira joz. Tailerra
2011/08/01
-
2011/08/05
SOINU INPROBISAZIOA: Hemen eta orainerako estrategiakAlfredo Costa Monteiroren eskutik Abuztuaren 1etik 5era
Aurkezpena - Zuzenekoa
07:00 pm
-
09:00 pm
2011/03/11
KK Null & The NoiserKazuyuki Kishino Japoniako noise musikaren mugimenduko izen nabarmenenetakoa da. The noiser (zaratazalea) izenaren azpian Julien Ottavi media-aktibista, artista, ikerlari, konposatzailea gordetzen da. Entzunaldi komentatua
07:00 pm
-
09:10 pm
2011/02/24
Oier Ia: Izenbururik gabeOier Iruretagoienak, bai Oier I.A. edo aurretik "Tüsüri" izenenpean hainbat disko argitaratu ditu eta dantza, antzerki, irrati, bideo, instalazio eta poesia emanaldietarako lanak konposatu ditu. |
|