INPROBISAZIO TXAPELKETA NAGUSIA
Jardunaldiak | Tailerra
2012/08/03 - 2012/08/04

INPROBISAZIO TXAPELKETA NAGUSIA

Parte-hartzaileak

ABUZTUAK 3 - 4. DONOSTIA 2012


Edozein joeratako musikari, dantzari, aktore, bertsolari, poeta, performer, idazle, artista edo pertsonak parte har dezake.
Partehartzaileek bertsolari txapelketen moldean oinarritutako ariketa batzuk gauzatu
beharko dituzte:


-Binaka ofizioka (zozketa bidez bi inprobisatzaile aukeratzen dira eta hauek
antolatzaileek proposaturiko gai baten inguruan inprobisatuko dute).
-Banaka puntua emanda (antolatzaileek hasiera ematen diote piezari, partehartzaileak
hari horri jarraituz inprobisatu beharko du).
-Hirunaka puntuka (gai librean baina molde laburrean hirunaka egin beharreko
inprobisazioa).
-Kartzelako gaia (denek gai bera izango dute bakarka inprobisatzeko).

Partehartzaileek erabiliko dituzten instrumentuak, doinuak, estiloak eta abar libreak dira.


Epaimahaia: gaian adituak diren lau pertsonek osatuko dute epaimahaia.

Lekua: Artelekun, Kristobaldegi 14 kalea, Loiola auzoa, Donostia.

Noiz:
Abuztuaren 3-a, Ostirala, 16.00tan Kanporaketak.
Abuztuaren 4-a , Larunbata 17.00tan, Final Haundia.

Izen-ematea: izen-emate epea Abuztuaren 2-an amaituko da.
audiolab.arteleku@gmail.com


Partehartzaileek izen abizenak eta erabiliko duten instrumentua adierazi behar dute izen ematerakoan. Mikrofono, elektrizitate eta bestelako behar teknikoak prestatu ahal izateko. Norberak bere instrumentua edo erabiliko duena eraman behar du txapelketa egunean. Antolatzaileek mikrofonia eta soinu ekipoa jarriko dituzte.

Sariak: Txapela eta Juanjo Aranguren eskultoreak egindako garaikurra.

 

ekitaldia-evento: AMMMRB#III y AUDIOLAB | audio-lab.org

iCal
Dokumentu Akzioak