(un)common sounds Arteleku 2006.
Mintegia
2006/11/17 - 2006/11/19 | Arteleku

(un)common sounds Arteleku 2006.

Parte-hartzaileak

Gaur egungo soinu sorkuntza esperimentalaren inguruan eginiko hausnarketa eta analisiaren ondorioz sortutako ikerketa egitasmoa da (un)common sounds (ez-ohiko soinuak). Nafarroako Ertz eta Greziako Electrograph elkarteen artean, Artelekuren laguntzarekin egindako egitasmo honek esperimentazioa oinarri duen nazioarteko sortzaile komunitatearen inguruari begirada bat eskaini nahi dio, komunitate beraren ideiak, arrazoiak eta helburuak ezagutzera eman eta eztabaidatzeko.

Azken urtean egitasmoa munduko hainbat herrialdetan aurkeztu ondotik (Grezia, AEB, Italia, Frantzia, Polonia, Argentina, Peru) egun gutxi barru Artelekun egingo dena (un)common sounds egitasmoaren bigarren ekitaldia da Euskal herrian. Azaroaren 17tik 19ra kontzertuak, tailerrak eta hitzaldiak eman zituzten Achim Wollscheid, Jérôme Noetinger edo AS11-k, bertako zenbait musikarirekin batera.

----------

Proiektu honi buruz gehiago jakin nahi baduzu Xabier Erkiziak Zehar aldizkariaren 56. zenbakian argitaratu zuen "Soinu Komunak" artikulua irakur dezakezu. Aldizkari berean, 58 eta 59 zenbakietan, soinu ekoizpenaren eta (un)common sounds ekimenaren inguruan eztabaidagunea zabaldu zen Forum atalean. Ferrán Fagés, Dimitris Kariofilis, Iban Urizar eta Carmen Pardoren ekarpenak irakurgai daude.

uncommonsounds.org arteleku.net-en zerbitzariak bere barne hartzen duen proiektua da.

EGITARAUA

Azaroak 14 asteartea / EHU/UPV F.B.B.A.A Leioa (Bizkaia)
10:00etan. Aurkezpena: [UN]COMMON SOUNDS_X.Erkizia

Azaroak 15, 11:30etan Artelekun
Prentsaurrekoa

(un)common sounds Arteleku 2006 ekimenaren aurkezpena.
Bertan izango dira: Santi Eraso eta Xabier Erkizia

Azaroak 17 ostirala / ARTELEKU
-20:00etan. Aurkezpena: [UN]COMMON SOUNDS web 2.0_X.Erkizia, D.Kariofilis, M.Font
-21:00etan. Kontzertuak: AS11, JEROME NOETINGER

Azaroak 18 larunbata / ARTELEKU
-11:00etan. Mintegia/ Workshop: ACHIM WOLLSCHEID
-17:00etan. Mahai-ingurua: “Edizioari buruz”
gonbidatuak: AS11, D.Kariofilis (Antifrost), J.Noetinger (Metamkine), A.Wollscheid (Selektion), Arto artian
-19:00etan. Ikusentzunezkoa: [UN]COMMON SOUNDS V1.2
-20:00 Kontzertuak: ACHIM WOLLSCHEID, AS11 & EDORTA IZARZUGAZA, JEROME NOETINGER & LÖTY NEGARTI


Azaroak 19 igandea / ARTELEKU
11:00etan. Mintegia/ Workshop: ACHIM WOLLSCHEID

Azaroaren 20tik aurrera / ARTELEKU
ACHIM WOLLSCHEID instalazioa

iCal
Dokumentu Akzioak