ERTZ (Nafarroa) eta ELECTROGRAPH (Atenas, Grezia) musika elkarteek sortutako proiektu honek Artelekuren laguntza dauka, eta soinuaren esperimentazioan oinarritzen den nazioarteko komunitate honen begirada bat eskaini nahi du, hauek planteatzen dituzten arrazoiak, ideiak eta helburuak erakutsi, aztertu eta eztabaidatzeko.
Zerk bultzatzen ditu milaka sortzaile mota honetako esprientziak banatzera? Nola komunikatzen dira inguruarekin? Zergatik sortzen dute musika?
Liman (Peru) egindako lehenengo esperientziaren ondoren, Artelekukoa (un)common soundsen bigarren gertaera izango da.
Programa: Julien Ottavieta Lucas Abelaren kontzertuak eta Carmen Pardoren hitzaldia. Bideokonferentziak, tailerrak eta kuriositate gisa beste 9 hirirekin batera online eskainitako aldibereko kontzertu bat (New York, Lima, Frankfurt, Zurich, Atenas…).
Informazio gehiago:
www.electrograph.gr
www.ertza.net