Audizio komentatuak.
Gonbidatuak: Guadalupe Echevarria, Jose Mari
Zabala, Anjel Lertxundi
STOCK13 Audiolab Artelekuren egitasmo bat da Oier Etxeberria, Miren Jaio eta Xabier Erkiziak koordinaturik.
PROGRAMA
Maitzaren
27a, asteartea, 19:30etan Artelekun
Audizio
komentatua
Guadalupe
Echevarría
Bordeleko Arte Ederretako eskolako zuzendaria da. Arte garaikideko
curator nahiz sortzaile lanak egin ditu (MNCARS, Madrid, ICA,
Boston), erakusketak antolatu, baina katalogo nahiz bestelako
artikuluak idatzi ditu. 1982an Donostiako zinemaldiaren barne Bideo
jaialdia (1982-1984) sortu zuen, bideoklipak eta bestelako
ikusentzunezko lan aitzindariak aurkeztuz. Hurrengo urtean Kortatu
edo La Polla Records bezalako taldeen lehenbiziko bideoklipak eta
soinua nahiz irudia modu berezian lantzen zuten erakutsi zituen
Gasteizko Musika Bideoen jaialdia antolatu zuen. Bien bitartean ERE
aldizkarian musika eta telebistako ataletan idatzi zuen.
Ekainaren
3a,
asteartea, 19:30etan Koldo Mitxelena Kulturunean
Audizio
komentatua
Jose
Mari Zabalak,
musikari argazkilari, zinemagile eta grafista. 60. hamarkadatik
musikan, zineman, diseinu grafikoan eta argazkigintzan lan egin duen
artista irundarra."Ez dok Amairu" abangoardiako taldeko
kide izan zen Mikel Laboaren alboan gitarrajole elektriko eta
esperimental lanak eginez eta "Ikimilikiliklik" bezalako
ikuskarietan parte hartu zuen. Geroztik, esperimentaziorako grina
bihurtu da bere lanaren adierazle nagusietako bat. "Axut"
luzemetraia egin zuen 1976an eta 80. hamarkadan argazkilaritza
lanetan ibili zen buru-belarri erakusketa desberdinak antolatuz edo
Euskal Herriko rock musikaren zenbait disken azalak sortuz. Gaur egun
oraindik nagusiki argazkilaritzan eta bideogintzan dihardu
lanean.
Ekainaren
19a, osteguna, 19:30etan Koldo Mitxelena Kulturunean
Audizio
komentatua
Anjel
Lertxundi
idazle eta zinemagile oriotarra. Euskal literaturaren egile oparo eta
garrantzitsuenetakoa da. Bi filme luze zuzendu ditu “Hamaseigarrenean
aidanez” (1985) eta “Kareletik” (1987) eta telebistan ere lan
egin izan du gidoilari moduan. 1982an Euskal idazleen elkartearen
sorreran presidente izendatu zuten eta kargu hori bete zuen hiru
urtez. Gaur egun zenbait komunikabidetan idazten du, bereziki Berria
egunkarian. Blogaria da eta euskarak interneten bere lekua eduki
dezan lan haundia egin du...