Sonidos en causa
AURKEZPENA: Hitzaldia + artxiboaren kontsulta
- 2010/03/17 07:00 pm - 09:00 pm

Sonidos en causa

Parte-hartzaileak

“Sonidos en causa” Orquesta del Caos-ek sortutako egitasmoa da, garapen ekonomikoaren ondorioz ingurumenean behin betiko aldaketak pairatuko dituzten Latinamerikako kultur inguruneetako soinu ondarearen bilketa lanean oinarritutakoa.

Data: Martxoak 17, arratsaldeko 19:00etan

Koordinazioa: Audiolab

Gonbidatua: Carlos Gómez

Latinamerika guztia jatorri edo arrazoi ekonomikoengatik aldaketa nabarmenen eraginpean dago. Garatzeko bidean dagoen herrialde oro bezala, aldaketa hauetako asko iada burutu dira, aski abiadura desberdinetan gainera, eta etorkizunean hauen zenbatekoak gora egingo du. Gaur azpiegitura garrantzitsuen eraikuntza suposatzen duten garapen ekimen kopuru haundi bat dago martxan. Laister, Pueblatik Suaren Lurralderaino, errepide, telekomunikazio eta energia sare, presagain hidroelektriko, oihan landaketa, ur kanal eta antzeko eraikuntzek behin betiko aldaketa sakonak sortuko dituzte naturarengan. Ondorioz, eragin hauek jasaten dituzten ingurune hauetako giza erkidegoetako biztanleek ingurunearekin mantentzen duten erlazioa berriz planteatu beharko dute. Hauen artean, beraien erabakiz gureak bezalako beste kulturekin erlazionatzeari utzi dieten komunitate indigenak.

Ondare ukiezina eta honen barnean, soinu ondarea arrisku bizian dago hainbat lekutan. Behin aldaketa sahiestezin hauek gertatu ondotik, soinuek eta hauekin batera soinu hauen arrazoiak eta iturriak betirako desagertuko dira. Horrela gertatu zen Espainian pasa den mendeko bigarren erdialdean: Ordurarte erritmo geldoagoetan gertatu ziren aldaketek, garapen ekonomikoa gizarte osora zabaltzen zen heinean, bizkortze nabarmenak jasan zituzten. Zoritxarrez, orduan ez zen ezagutu ondare ukiezina berreskuratzeko inolako plangintzarik ezta ondare hori bera kalitate nahikoarekin erregistratzeko baliabide teknikorik ere.

Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentruan (CCCB) Orquesta del Caosek kudeatzen duen Caos->Sonoscop soinu egitasmoen artxiboarentzako, garrantzi antropologiko eta sozialeko inguruneetan soinuak jasotzearen lana da aktibitate garrantzitsuenetako bat. Soinua, jatorri sozial, biologiko, geologiko, metereologiko edo kulturalen errealitateen izate beraren seinale da. Horregatik, soinuen jasotze eta zabaltze lanak lurralde hauetan izaera desberdineko ikerketak egin ahal izateko tresna erabilgarriak dira. Eta hain zuzen horixe da Caos->Sonoscop-en helburua: Gerora egitasmo artistikoetarako edo ikerketarako erabilgarriak izango diren soinuzko datuen bilketa eta zabalketa sustatzea.

Ekitaldia: Carlos Gómez (Bogotá, 1963) Orquesta del Caos taldeko, Zeppelin jaialdiko eta SONOSCOP soinu artxiboko kozuzendaria arduratuko da “Sonidos en Causa” egitasmoa aurkezteaz hitz eta soinu bidez. Aurkezpen honetan, orain arte bizitako esperientzien kontaketa egiteaz gain, artxiboa osatzen duten adibideak entzutera eman eta egitasmoaren etorkizunari buruz mintzatuko da Gomez. Aldiberean, SONIDOS EN CAUSA egitasmoaren soinu artxiboa kontsulta irekian egongo da Artelekuko mediatekan.

 

www.sonoscop.net

 

 

iCal
Dokumentu Akzioak