POLE POLE
Kontzertua
- 2007/09/17 08:00 pm - 09:00 pm

POLE POLE

Parte-hartzaileak

Ikuskizuna hasi da. Hiru musikarik musika-tresnak eta, dirudienez, soinua egingo duten ohiko objektuak dituzte eskuetan. Kontzertua hasi da eta ustekabeez beteriko bide korapilatsu batean murgiltzen gara.

>MADDISH FALZONI: akordeoia, armonika, kanpin-gasa, ahotsa, armonika, tenorea...
>IMMA UDINA: klarinetea, ahozko arpa, mandolina, harriak, armonika altua, tantak...
>JOAN SAURA: samplera, aspirina, biola, mandolina, inprimagailua.

Telefono finkoko dei batek, naftalina usaina duen emozioz beteriko musika eteten  du eta, orduan, komiki batetik ateratako auto-ilara batera irekitzen du leihoa. Inprobisazioa gailentzen den espazio birjin horietan isurtzen dira erritmo bizkor horiek, soinubakar sendotan. 100 gradura urak irakiten du, teontzia txistuka hasten da, inprimagailu batek konpasa markatzen du eta pipiaren karraskatzeak sinesgaitza sinistera behartzen gaitu. Hori kontzertu bat da.

POLE POLE zera da: Folklore unibertsala, inprobisaziozko kontakizuna, tonu kontrapuntua, collagea, oroipeneko minimalismoa, birtuosismoaren parodia, lanaren aurkako bolero gozoa, hiriko komikia, mamudun pasodoblea, bat-egite abangoardista, inprimagailuz egindako musika, pipidun musika esperimentala, abesti surrealista, tresnez egindako musika, kabaret mediterraneoa.


ERTZ beste musiken bederatzigarren jaialdiaren programazioaren parte da tailerra.

[www.ertza.net][www.g33grecords.com]

 

iCal
Dokumentu Akzioak