Koordinazioa: Audiolab
Arteleku. Otsailaren 24a, 19:00etan.
Berriki Nadia Barkate eta Marion Cruzaren "Red River / Rio Tinto" ikusentzunezkoarentzako soinu banda osatu du eta Loty Negartirekin batera "Hotsune enea ene! ene! unea hotsunene?" eta "Tiempo de dar" kontzertu instalazioak egin ditu.
"Izenbururik gabe" (ixi label, 2010) lanean aurreko beste zenbat lanen ildo minimalistatik jarraitu du, konposizioari dagokionez xinplea baina tinbrikoki konplexutasun haundiko pieza luzea osatuz. Aurkezpen ekitaldi honetan piezaren entzunaldia egingo da, ondotik elkarrizketari ateak irekitzeko, entzuleek lanari buruzko galderak egin edo egileari bere lan metodoari buruz galdetu ahal izateko.