NET LABELS: Musika sarean korapilatuta
Jarduerak
2009/08/17 - 2009/08/21

NET LABELS: Musika sarean korapilatuta

Parte-hartzaileak
— etiketak: , ,

Netlabelek musika industria gisa ezagutzen dugunarekiko izaera independentea gordetzen dute oraino, baina ez dute funtzionatzen alternatiba argi eta sendo moduan sektore diskografikoaren krisialdi nabarmenaren aurrean. Jardunaldi hauen nahia da zenbait netlabel proiektu bildu eta aurkeztea plataforma horiek garatutako esperientzien eta aurre egin behar dieten erronka berrien inguruan ikuspegi orokor bat izateko.

JARDUNALDIAK

Koordinazioa: Miguel A. García (Larraskito netlabel), Mikel R. Nieto

Data: Abuztuak 17tik 21era

Gonbidatuak:

ADDSENSOR / www.addsensor.com

ALG-A / www.alg-label.com

ARTO ARTIAN / www.artoartian.org

DESETXEA / www.mattin.org

ECTO-TAUMATURGIA / www.taumaturgia.com

IXI SOFTWARE / www.ixi-software.net

LARRASKITO / DOMINISTIKU / www.xedh.org/larraskito

NETAUDIO.ES / www.netaudio.es

 

Napster dela, musika artxiboak elkarrekin trukatzeko edo sustapen zabalkunderako sortutako plataformak direla –nahiz eta haien asmoa ez den gaur guztiz eztabaidatuak diren argitalpen euskarriak ordezkatzea (CDak batez ere)–, agian horien ondorioz Netlabel edo «online zigiluak» dira gaurko egunetan musika edizioaren / argitalpenaren errealitatera hobekien moldatzen diren sistemak. Fenomeno horrek dakartzan arazoetako batzuk sakonki aztertzea nahi genuke topaketa honetan, bereziki gizarte mailan duen eragina eta online argitalpenak beste formatu batzuen aldean dakarren ustezko eraldaketa. Aldi berean, musika digitala banatzeko beste bide batzuk jorratuko dira (web pertsonalak eta sare sozialak).

 

Gonbidatuek, diagnostiko komuna egiteko helburuz, sarean musika editatzearen zein argitaratzearen inguruko eskarmentua azalduko dute. Hala, tresna digitalek zein arazo edota abantaila eskaintzen dituzten ikusiko dira.

 

 

 

 

iCal
Dokumentu Akzioak