JARDUNALDIAK
Koordinazioa: Miguel A. García (Larraskito netlabel), Mikel R. Nieto
Data: Abuztuak 17tik 21era
Gonbidatuak:
ADDSENSOR / www.addsensor.com
ALG-A / www.alg-label.com
ARTO ARTIAN / www.artoartian.org
DESETXEA / www.mattin.org
ECTO-TAUMATURGIA / www.taumaturgia.com
IXI SOFTWARE / www.ixi-software.net
LARRASKITO / DOMINISTIKU / www.xedh.org/larraskito
NETAUDIO.ES / www.netaudio.es
Napster dela, musika artxiboak elkarrekin trukatzeko edo sustapen zabalkunderako sortutako plataformak direla –nahiz eta haien asmoa ez den gaur guztiz eztabaidatuak diren argitalpen euskarriak ordezkatzea (CDak batez ere)–, agian horien ondorioz Netlabel edo «online zigiluak» dira gaurko egunetan musika edizioaren / argitalpenaren errealitatera hobekien moldatzen diren sistemak. Fenomeno horrek dakartzan arazoetako batzuk sakonki aztertzea nahi genuke topaketa honetan, bereziki gizarte mailan duen eragina eta online argitalpenak beste formatu batzuen aldean dakarren ustezko eraldaketa. Aldi berean, musika digitala banatzeko beste bide batzuk jorratuko dira (web pertsonalak eta sare sozialak).
Gonbidatuek, diagnostiko komuna egiteko helburuz, sarean musika editatzearen zein argitaratzearen inguruko eskarmentua azalduko dute. Hala, tresna digitalek zein arazo edota abantaila eskaintzen dituzten ikusiko dira.