Makrofoniak
Jardunaldiak
2008/04/14 - 2008/05/13

Makrofoniak

Parte-hartzaileak

Askorentzat mikrofoniatik makrofoniara pasa gara, entzumena laguntzetik zanpatzera. Azken hamarkadetan soinu artearen mundutik ezaugarri horri eskaini zaion arretaren erakusgarri dira soinu mapa eta soinu kartografiak oinarri dituzten lanak. Praktika horietan sakondu eta dauzkaten inplikazioak eztabaidatzea helburu duen ekitaldia da honako hau.

Gonbidatuak: Yannick Dauby, Chiu Longina.


PROGRAMAZIOA
-------------

Apirilaren 14tik maiatzaren 13ra Cristina Enea, Donostian
Erakusketa

Entzungor, Soinuak eta Gu

Egunero, soinu ingurunearekin mantentzen dugun erlazioari buruzko erakusketa.


Apirilak 22, asteartea, 16:00-20:00
MINTEGIA: Chiu Longina: Soinuaren arazoak

Apirilak 23tik 25era
MINTEGIA: Yannick Dauby: Fonografia eta Paisai Soinua

Apirilak 23, asteazkena, 18:30etan Donostiako Cristina Enean
Xabier Iriondo eta Llorenç Barber-en "Sonar ciudades" pelikularen aurkezpena.
Llorenç Barber soinu artistari eskainitako filma dugu “Sonar ciudades”. Gaur arte Barber-ek 150 kontzertu baino gehiago egin ditu Espainia, Mexiko, Portugal, Kolonbia, Ekuador, Alemania, Holanda, Ingalaterra, Kuba edo Frantzia bezalako estatuetatik zehar. Filmak bere interbentzio bat erakusten digu artista valentziarraren ikuspegian sakontzeko.

Apirilak 24, osteguna, 19:00etan, Artelekun
Mikrofonia erabiltzearen arazoak mahai inguru irekia.
Bertan izango dira: Yannick Dauby, Aitor Eizagirre, Xabier Erkizia, Txesus Garate eta Carlos Valverde.

Apirilak 25, ostirala, 19,30etan, Artelekun
Yannick Dauby-k eskainitako kontzertua.
Yannick Dauby Taiwanen bizi den soinu artista frantsesa da. 1996az geroztik, fonografiaren, inprobisazio elektroakustikoaren eta musika zehatzaren arloak lantzen eta ikertzen ditu, bereziki azpimarratuz soinu paisaiarekin zerikusia duten azterlanak, eta animalien eta gizakien arteko elkarreraginak.

iCal
Dokumentu Akzioak