Helburua aplikazio hauen oinarrizko ulermena lortzea, zertarako erabiltzen diren jakin eta hauek erabiltzen dituzten lanen adibideak ikustea da. Parte hartzaileek proiektu edo zirriborro txiki bat osatu beharko dute tailerrean zehar, ikasitako eduki teoriko eta teknikoak praktikan jartzearren.
Tailerra bi zatitan banatuko da; bata teknikoa, non teknologia desberdinetara sarrera emango den, eta bestea teorikoa, non artista eta musikalarien lanak ikusiko diren, eta soinu artea, musika sortzailea eta arte sortzailea, etab... bezalako gaiak jorratu eta eztabaidatuko diren.
+ info: www.ixi-software.net