TAILERRA
Koordinazioa: Audiolab Arteleku
Data: Abuztuak
3tik 7ra
Gonbidatua: Jean-Luc Guionnet
Izena emateko
epea: Uztailak 20
Parte hartzaileak: 12
Esperimentazioa,
alde batetik, eta musikaren eta inprobisazio librearen alderdi guztiak
(arriskua, erabakitasuna, ulermena, beldurra, espazioa, entzutea...)
biltzen dituen «ekosistemaren» arteko lotura ugarien gaineko jarduna,
beste aldetik: horra tailer honen ardatzak, inprobisazioko musika
lanaren zer-nolakoetan sakontzea helburutzat hartuta.
Tailer
teoriko-praktikoa izango da. Inprobisazio librearen bidean dagoeneko
abiatuak diren musikariei eta soinua lantzen duten artista eta
sortzaileei zuzentzen zaie, alor horretan sakondu nahi badute.
Parte-hartzaileek beren musika-tresnekin (akustiko nahiz elektriko)
etorri behar dute, eta inprobisazio ariketak egin beharko dituzte,
horiek gero eztabaida teorikoekin tartekatuko baitira.
Jean-Luc Guinnet-en hitzetan:
"Batez ere, inprobisazioa, modu batean nolabaiteko askatasun mota batera lotuta dago: espazioaren, beste musikarien eta entzulegoaren aurrean dagoen musikariarena. Beste hitzetan: inprobisatzea inguru, “ekosistema” berezi batean dagoen musikariaren askatasuna sentitzea da… Horrek arreta bat eskatzen du, inguru horrekiko zaintza bat, inprobisazioan estrategia nabarmen bat adierazi nahi duena (arriskua, boterea, “biziraupena”, elkartasuna, independentzia, etc.) eta hipotetikoki zerikusi soziologiko, político eta filosofikoak lortu beharko lituzke (komunikazioa, erantzukizuna, ulermena, beldurra, erabakimena, eta gehiago).
Tailerrean zehar, gure arreta musikaren eta aipatutako ekosistemaren arteko era askotako erlazioen esperimentu eta iruzkinan erdiratuko da."
Tailer honetan parte-hartzeagatik UPV-EHUko aukera askeko kreditu bat eskura daiteke.