90. hamarkadaren hasieratik diska ugari argitaratu ditu, gehieneak bakarlari gisa, baina baita jende askorekin elkarlanean ere (Amy Denio, Michael Northam, Zbigniew Karkowski, John Duncan, Jorge Simonet, Steve Roden… ). lan hauetako batzuk ABSOLUTE izeneko bere label-proiektuan argitaratuak izan dira.
Artelekuko jardunaldietan Lópezek bere lana azaldu zuen irakurgai, bideoproiekzio eta ariketa praktikoen bidez, bere metodo eta sormen prozesua erakutsiz.
Gainera, tailerra bukatzeko bere zuzeneko "itsu"etako bat eskaini zuen, mundu osoan ezaguna egin dutena.
Informazio gehiago, irudiak eta Lopezi elkarrizketa ArtelekuTB atalean topatuko dituzu.