Koordinazioa: Audiolab
Arteleku. Maiatzak 18, 19:30etan
Bi ingurune hauek dimentsio sozialeko eta historikoko eraginak dituzte soinu sorkuntzarengan, musikaren hezkuntzarekiko edo teknika klasikoen aldean ezberdintasun haundiak erakusten dituzte eta gaur egun sortzaile independente askorengan eragin zuzena dute.
Francisco López nazioarteko musika esperimentalaren eszenako figura aipagarri eta ezagunenetakoa da. Soinuzko sorkuntzaren eta landa grabaketen munduan duen 25 urteko esperientzia luzeak hala argitzen badu ere, ibilbide hortan eraiki duen soinu unibertso pertsonal eta ikonoklasta da bere ekarpena zuzenen erakusten duena. Ehundaka kontzertu, grabaketa egitasmo eta soinu instalazio aurkeztu ditu bost kontinenteetako 50 herrialde baino gehiagotan. Bere soinuzko piezen katalogo zabala (nazioarteko 100 artista baino gehiagorekin zuzenean nahiz estudioan egindako elkarlanak barne) 150 disketxe baino gehiagotan topa daiteke.