FERRAN FAGES, JEAN-PHILIPPE GROSS & WILL GUTHRIE
Kontzertua
- 2005/02/07 12:00 am - 12:00 am | Arteleku

FERRAN FAGES, JEAN-PHILIPPE GROSS & WILL GUTHRIE

Parte-hartzaileak

Ferran Fagés (katalunia), Jean-Philippe Gross (Frantzia) eta Will Guthrie (Australia) musikariek osatu hirukotea, hainbat musika jenero eta iturri nahasten dituzten inprobisatzaile belaunaldi gazte bateko ordezkari bezala defini dezakegu.

Bakoitzak musika-tresnak erabiltzeko hartu duen aukera modu estandarretik haratago doa: Ferran-ek turntable baten mugimenduarekin soinuak sortzen duten objetu akustikoak erabiltzen ditu, Jean Philippe-k etxean egindako zirkuitu elektronikoak eta soinu mahaia, eta Will-ek anplifikatutako objetuak, perkusioa eta mikrofonoak. Soinu akustikoen, elektronikoen eta hauen tartean dauden hotsen nahasketa hortan, hirukotearen inprobisazioak eraikuntza sendoetatik, detaile mikroskopikoetara zabaltzen dira, aurreikusiezinak diren egoerei eta sorkuntzei ateak irekiz. Ezaugarri hauen indarrak dira, makinen eta musikarien arteko negoziazioaren baitan, hirukotearen proposamena kokatzen dutenak.


Ferran Fages - Acoustic turntable (Barcelona)
Jean-Philippe Gross - Electronic circuits and mixing board (Metz)
Will Guthrie - Amplified percussion and objects (Melbourne/Nantes)

ikus kontzertua ARTELEKU TV

+ info:
http://collectiuiba.tripod.com/miembros.htm
www.dt-bs.com
www.antboymusic.com

iCal
Dokumentu Akzioak