Ertz11
Jaialdia
2010/09/10 - 2010/09/18

Ertz11

Parte-hartzaileak

ERTZ Bertze Musiken 11. jaialdia

Data: Irailak 10etik 18ra
Lekuak: Bera, Donostia, Hazparne
Gonbidatuak: Cellule d’Intervention Metamkine, Maki, Dave Phillips, Alessandro Bosetti, Maialen Lujanbio, Escoitar – No Tours, Francisco Meirino, Inazio Escudero, Plu de Mekanisms, Adibera, Soinu Mapa, Hôtel Gromada

Azken urteotan nazioarteko nahiz bertako hainbertze artista gonbidatu ditu jaialdiak, zenbait alor artistikotakoak, nagusiki musikaren eta soinuaren ingurukoak.

Euskaraz esan ohi da Hamaika ikustekoak jaioak garela. ERTZ jaialdiak hamaika entzutekoak jaioak ote garen galdetzen dio bere buruari. 2009ko urteurrenaren bukaeran gogorarazi zen bezala, hamaika, euskaraz behintzat, ez da soilik hamarraren hurrena, baizik hamargarrenaren ondotik datozen guztien zenbakia. ERTZ jaialdi edo bestaldi, edo musikaldi, akaso joaldi, edo hobe soinualdi… entzunaldi? dena delako honetarako hamaikaren definizio hau akaso gehiegi izango da, handiegia, asmo haundiegikoa, ozenegia. Hasteko, hamaikagarren honetan hemendik aitzinerako ideia eta intentzio guztiak batzea haundiegi datorren atorra delako eta etorkizunari bere izaera kentzea ere izango zelako nolabait. Dena aurreidatzirik balego bezala.

Eta bertzetik, gureak bezalako baldintzekin, eta hamar urtez hutsik egin gabe ere, zaila delako hamabigarrenik imajinatzea.

Beharbada horregatik ekitaldi hau antolatzen dugunontzat, urte bakoitza, zenbaki bakoitza, aldi berri bat da, edo nahi bada, hamaika berri bat aldioro. Aurten Bera, Donostia eta Hazparne arteko elkarlanean, baina bertze urtetan Tolosan edo Azkoitian ere, hamaika lan ematen baitugu han eta hemen.

Eta beharbada horregatik ere, zilegi zaigu erratea, harrotasun punttu batekin gainera, aurten ere hamaika soinu, ahots, belarri, musika, irudi, egoera, artista, ideia eta oihartzun gonbidatu ditugula gurera. Eskerrik asko beraz hamaika horren makiltxo bakoitza zutik mantendu eta zenbaki ale bakoitza biltzea posible egiten duzuen guzioi.

Ongi etorri ERTZ Bertze musiken jaialdiaren 11. ediziora.

www.ertza.net

iCal
Dokumentu Akzioak