Carlos
Suárez Sánchez.
Konpositorea eta etnomusikologoa. Konposatzaile maisua da Venezuelako
Conservatorio Superior de Música Simón Bolívar de Caracas
zentroan. Etnomusikologia ikasketak burutu zituen Instituto
Universitario de Estudios Musicales de Caracas zentroan.
Obra
akustiko eta elektroakustiko ugari sortu ditu. Ikerketa helburu duela
Venezuelan eta Karibean barrena bidaiatzen hasi zen 1989an, bereziki
Amazonia inguruko eremu kultural indigena eta afroamerikarrak izan
ditu bere ikerketen ardatzak. Ingurune horietan musika eta soinudun
paisaiei buruzko grabazioak eta ikerketa-lanak egin ditu. Munduko
toki ezberdinetako musika herrikoiaren 36.000 konpas baino gehiago
transkribatu ditu bere ibilbidean. Hamar urtez FUNDEF (Fundación de
etnomusicología y folklore) erakundearentzat lan egin zuen
ikertzaile gisa. 2006an Venezuelan kultura arloan ematen duten sari
nazionala irabazi zuen “Los chimbángueles de San Benito”
liburuagatik. 2003an Galizara itzuli zen bertan soinudun paisaiari
buruzko ikerketa hasteko escoitar.org kolektiboarekin
elkarlanean.
Venezuela, Brasil, Colombia, Perú, Uruguay eta
Espainian hirurogeitik gora emanaldi eskaini ditu. Bere hitzaldietan
psikoakustika eta soinua, konposizioa, etnomusikologia eta soinudun
paisaiei buruz aritzen da.
Informazio
gehiago:
www.escoitar.org
- Geolocalización y estudio del paisaje sonoro
gallego.
www.mediateletipos.net
- [teletipos digitales]. Publicación digital.
www.artesonoro.org
- Portal de Arte Sonoro en España.
www.sinsalaudio.org
- Nuevas tecnologías del sonido en las escuelas.