Ordutegia: 16:00-19:00
(20an izan ezik, 11:00-14:00)
Gonbidatua: Bruce McClure
Baliabide sortzaile gisa proiektagailu
zinematografikoaren erabilpenari buruz ikasteko aukera paregabea da tailer hau
zinema artista eta zuzendarientzat. Proiekzioaren
aukera sortzaileen inguruan artista askok ikertutako metodoen azalpenarekin
hasi ondoren, tailerrean erakutsiko
zaigu McClurrek zein eratan sortzen dituen saio hedakor eta hipnotikoak 16
milimetroko proiektore eraldatuekin. 16
milimetroko proiektagailua esku artean izateko aukera izango dute parte-hartzaileek,
bai eta horren funtzionamendua ikasi eta hainbat ideiekin esperimentatzekoa
ere. Aukera handia da, batetik, bideoaren eta
zinema artistikoaren historia gainetik/azaletikezagutzen dutenentzat edo batere
ezagutzen ez dutenentzat, eta bestetik, filmaren aukera kontzeptual eta
teknikoei buruz gehiago ikasi nahi dutenentzat.
Bruce McClure zinemagileak gauza
ikusgarriak egiten ditu zinema proiektagailuekin. Erabiliz metalezko pieza zulatu txikiak, filmen
loopak, eraldatutako proiektagailuak eta beste konponketa eta eraldaketa
batzuk, McClurerrek sortzen ditu argi eta iluntasuneko abstrakzio harrigarriak,
Mark Rothkoren pinturen antza duten patroi eta
ehundurak, itzal eta profil bitxiak eta beste hainbeste ikusmen-efektu
izugarriak, begiarentzat atseginak eta buruarentzat iradokitzaileak direnak. Bere lana
leku ugaritan proiektatu da, hala nola, Withney Biennial, London Film Festival,
Lincoln Center zentroko Walter Reade Theater, Ann Arbor Film Festival espazio
eta jaialdietan eta Iparramerikako eta Europako beste espazio eta jaialditan.
ERTZ beste musiken 8. jaialdiko programazioaren parte
izan ziren ikuskizun horiek.
[www.ertza.net]