Gonbidatuak: Sindre Bjerga, Jan Morten Iversen, Steffan de Turck
2008ko Ekainaren 26 eta 27an
Ordutegia: 16:00-20:00 / 10.00 - 20.00
Lekua: ARTELEKU, kristobaldegi 14, Loiola auzoa, DONOSTIA-SAN SEBASTIAN
"Audio disekzionatua" tresna analógico/digitalen analisirako tailer praktikoa da. Hauek soinu produziorako erabiliko dira helburu sortzaileekin. Soinuzko esperientziaren gozamenean eta arrisku musikalean jakin-nahia duten pertsonei zuzentzen zaie tailerra.
Koordinazioa: Tzesne
Egitaraua:
*06/26 -- 16:00 - 20.00h
TIBProd (gaur egun sarean topa dezakegun disketxe digital osatuenetako eta garrantzitsuenetakoa, nazioarteko soinu artista zerrenda amaigabe baten partehartzearekin) netlabelaren eta Gold Soundz eta DIM Records disketxe domestikoen aurkezpena, lan desberdinen eta entzuteko zenbait materialen erakustaldiarekin.
Hitzaldi-eztabaida Sindre Bjerga eta Jan Morten Iversenekin, disketxe norbegiar hauen arduradunekin. Gai zerrenda: netlabel-en sorrera eta eboluzioa, DIY (egin ezazu zeuk) fenomenoa, deskarga musikalen abantailak eta arazoak, gaur egungo musika eta independentzia, grabaketen elkartrukea, edizio pribatua...
*06/27 -- 10.00 - 20.00h
Soinu objetuen sorkuntza mintegia eta amaiera kontzertua partehartzaileekin. Tramankuluak, manipulazioa eta “elektronika herrikoiaren” munduak eskaintzen dituen bestelako aukerak, Sindre Bjerga eta Steffan de Turck-en eskutik.
Izen ematea
Mintegian parte hartzeko bidali zure datuak (izen abizenak, helbidea, kontaktua, parte hartzeko arrazoiak) honako posta elektronikora: arteleku@gipuzkoa.net
Doakoa
Izena emateko epea: ekainaren 23a
Partaide kopurua: 10-12
Biografiak:
Bjerga/Iversen 2004tik “drone”tako frekuentzia izkutuak lantzen dituen bikote sortzailea da. Zarata eta soinu iturri berrien bilaketa etengabean murgildurik, beraien lanak sintetizadoreak elektronikaren, zinta bukleekin, soinu konkretuekin, gitarrekin, metal zatiekin edo bestelako materialekin nahasten ditu. Gaurdaino bikote honek 50 CD, cassette eta bestelako grabaketa baino gehiago argitaratu ditu, hauetako batzuk munduko hainbat artisten lanak argitaratu dituzte beraiek zuzentzen dituzten disketxeetan - Gold Soundz eta TIBProd -.
+ info: www.myspace.com/bjergaiversen & www.tibprod.com
Staplerfahrer zarata hautsien, eraldatutako tramankuluen eta uhin elektromagnetikoen maitale den Steffan de Turck (Goirle, 1974) soinu artista holandarraren izengoitia da. Soinuarekin lanean daramatzan 15 urteotan, bereziki azken urteotan, mundu osoko CDR/MP3 disketxetan (TIBProd, Menthe de Chat, Carbon Records) argitaratu ditu bere lanak. Holandan eskaini dituen zuzenekoetan Bjerga/Iversen (N), Zan Hoffman (AEB), Danielle Lemaire (NL), Eleanor Balson (AEB), Sascha Neudeck (A) edo incite/ (D) bezalako artistak izan ditu lagun.
Kredituak:
Arduraduna: Tzesne www.seriesnegras.org
Antolatzailea: AUDIOLAB Arteleku www.arteleku.net/audiolab
ARTELEKU Kristobaldegi 14 Loiola Auzoa 20014 Donostia-San Sebastián (Spain)
T: +34 943 45 36 62 F: +34 943 46 22 56 arteleku@gipuzkoa.net www.arteleku.net