Audio disekzionatua. Software tailerra
Tailerra
2006/06/26 - 2006/06/30 | Arteleku

Audio disekzionatua. Software tailerra

Parte-hartzaileak

"Audio disekzionatua" kalitatezko audio produkzioaren oinarrizko kontzeptuak bereganatzeko helburuarekin sortutako tailerra da. Soinua sortzeko eta lantzeko erabiltzen diren tresna dijital zenbait aztertzeko eta ezagutzeko espazioa da. Mintegi hau soinu fenomenoaren inguruan interesa duen eta programa informatikoen gutxieneko ezagutza duten edozeini eta musika egiteko edo bestelako helburuekin ordenagailuak lan tresna gisara dituen baliabideak ezagutu nahi dituztenei zuzenduta dago.


Egitaraua:
* Ekainak 26 - Karlos Osinaga: Soinua eta bere ezaugarriak
* Ekainak 27 - Kristian Arduriz: Soinu iturriak eta MIDI instrumentuak
* Ekainak 28 - Txesus Garate/Iñigo Telletxea: Ordenagailua grabaketa, edizioa, nahasketa eta sintesia tresna bezala
* Ekainak 28 - Txesus Garate/Iñigo Telletxea: Proiektu baten produkzioa eta errealizazioa
* Ekainak 29 - Kristian Arduriz: Masterizazioa eta post-produkzioa

Tailerrean parte hartzeko bidali zure datuak (izen-abizenak, helbidea, kontaktua) audiolab@ertza.net edo arteleku@gipuzkoa.net helbideetara.

Parte hartzea dohan da.


Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 22 arte.

Parte hartzaileak: 10-12 pertsona

Koordinazioa: Tzesne

iCal
Dokumentu Akzioak