Ordutegia: 10:00-13:00
/ 16:00-18:00
Gonbidatuak: 0 : Joël Merah, Sylvain Chaveau, Maitane Sebastián,
Stéphane Garin
Inskripzioa: dohainik Irailaren
12a baino lehen Parte-hartzaile
kopurua: 10 pertsona “0” taldeak eskainiko duen tailerra
Joël Merah taldeko kideak konposatutako eta taldeak berak interpretatzen duen
diskoari izen bera ematen dion “Music of Wheel” ("Music of Wheel", Creative Sources, 2007) lanean oinarrituta
dago.
Tailerrean parte hartuko dutenek
konposizio horren ideiak (irakur oharrak) ezagutu ahal izango dituzte, bai eta
“0” taldeko
kideekin batera lana interpretatu ere. Parte-hartzaile
bakoitzak bere musika-tresna ekarri beharko du berekin (analogikoa, elektrikoa
edo elektronikoa), saio praktikoetan parte hartzeko. Horrez gain,
parte-hartzaileak tailerraren amaierako kontzertuan arituko dira. Bestalde, kronometroa, atrila, katilu gisako ontzi
bat, bi dado eta lanpara txiki bat ekarri beharko dituzte parte-hartzaileek. Musika-forma berriak eta talde-lanean aritzeko
estrategia berriak probatzeko eta ezagutzeko gogoa duten musikariei,
konpositoreei eta artista soinudunei zuzentzen zaie tailerra.
“0” laukotea (zero, gutxi arte “0 ensemble”
deitu izan dena) musika esperimentalaren alorreko nazioarteko panoramako talderik
interesgarrienetakoa da. 2004. urteaz geroztik Baionaren eta
Bruselaren artean dabilen proiektua da, eta batetik konposizioa eta bestetik
inprobisazioa jorratzen ditu. Konbinazio horren emaitza proposamen musikal
iradokitzaile eta erakargarria da, duen fintasuna eta sotiltasuna dela-eta. Horren adierazgarri dira laukote horrek John Cage, Morton Feldman, Taku Sugimoto edo Erik Satie
bezalako konpositoreen lanak oinarri hartuta egin dituen
interpretazioak, bai eta gaur egun arte argitaratu diren grabazioak ere. “0”
taldeko kideek proiektu askotan eta askotan egin dute lan, hala nola, Ensemble Intercontemporain ganbera-orkestra (Pierre
Boulez-ek zuzendua) edo Tokyo Philharmonic Orchestra-rekin, eta hainbat
artistekin, horien artean: Christian Fennesz, Bernhard Gunter, Phil Durrant,
Nomos, Mauricio Kagel, Nikos Veliotis, Pascal Comelade eta Georges Aperghis. FatCat,
Ant-Zen, Type, Creative Sources, Amanita, DSA eta Ameson bezalakoetan argitaratu
dituzte euren lanak eta Europan,
Amerikan eta Asian aritu dira.
Izena ematea: Izena emateko fitxa bidaliz egingo
da tailerrean parte hartzeko eskaera. Gainera, curriculuma eta parte hartzeko arrazoiak
azalduko dituen eskutitz bat bidali beharko dira 2008ko irailaren 12a baino
lehen.
Aukeraketa tailerreko koordinatzaileek
egingo dute eta aukeratzen diren pertsonei zuzenean jakinaraziko zaie ekainaren
12an bertan.
ERTZ beste musiken
bederatzigarren jaialdiaren programazioaren parte da tailerra.
Informazio gehiagorako: [www.arteleku.net]
[www.ertza.net]