AMMMRB#III
Audizioak | Hitzaldiak | Jardunaldiak | Proiekzioak | kontzertuak
2012/08/01 - 2012/08/05

AMMMRB#III

Parte-hartzaileak

AUSKAL MUTURREKO MUSIKA t(r)o(n)paketek gure geografiako hainbat sortzailek soinuaren inguruan jorratzen duten zenbait ideia, egitasmo eta lanentzako topaleku eta gehienbat eztabaidarako leku izan nahi dute.
Egiten duguna ez da muturrekoa, ezta hain auskalokoa eta akaso ezta musika ere.
Hortaz, gure helburua EZ da norbaitek “eszena” bezala definitu nahiko lukeen gisako zeozerren inguruko ikuspegi bat ematea, eta hain zuzen horregatik, erabili dugu izen hori, mitifikatu baino desmitifikatzeko helburuarekin eta sarkasmo puntu batekin.
Helburu nagusi bakarra, zentralizatzailea baino, foro aldakor eta behin-behineko bat sortzea da, eztabaidarako, hizketarako eta geure lanak zalantzan jartzeko balioko duena.


01-05 ABUZTUA
ARTELEKU-DONOSTIA 

Kontzertuak, performanceak eta abar...

 “Jendea bildu eta gauzak gertatzen dira”


#01_asteazkena 


- 11:00 Iritsiera
- 12:30 Aurkezpena eta egitarauaren aurreikuspena.

- 14:00 Bazkaria
- 15:00 La Desocupación del Redondo: JUANJO ARANGUREN eta  ANDRES DE OÑATE rekin tertulia,  90.hamarkadako haurren estética heziketako lantegien gainean. (Kafea, kopa eta puroak)
- 18:00 SARAH RASINES. Kontzertua
- 18:30 JANA JAN. Kontzertua
- 19:00 JELETON. Performancea
- 21:00  Afaria
- 22:00 Proiekzioa: “Journey to the North Pole” (Hanne Boenisch, 1971). Cornelius Cardew eta la Scratch Orchestra (In English) buruzko filma. Ondotik solasaldia.


#02_osteguna 


- 10:00 Zentzumen ibilaldia.
- 12:00 Soinu artxiboei buruz: ArtoArtian, archive.org, liburutegiak e.a. (Xabier Erkizia, Jose Luís Espejo…)
- 14:00  Bazkaria
- 14:30>15:30 Tertulia (kafea, puroak eta likoreekin):  Kontaketak eta remix-a DJ Donosti-Sound (1995-2005etan) kulturaren inguruan.
- 18:00. MIGUEL A. GARCIA
- 18:40. HECTOR REY
- 19:15. LOTY NEGARTI & TZESNE: Berrerabilitako eta bertsotutako errezitaldia.
- 20:00. NOISH (Kontzertua)
- 21:00 Afaria
- 22:00. 80ko eta 90 hasierako erreportai eta bideo dokumentalen proiekzioa eta solasaldia.


#03_ostirala viernes

- 11:00 Hitzaldia: KRISIA ETA BORROKA SOZIALAK.
-13:00 REYES OTEO Callorynchus callorhyncus. L. + Aperitivo de la huerta pa tus orejas
- 14:00  Bazkaria
- 16.00  INPROLARITZA Lehen eta bigarren kanporaketak
- 21:00 Afaria
- 22:00 PARALUX Proiekzioak
- 23:00 ALEX MENDIZABAL


#04_larunbata 


- 11:00 : Kontzeptua eta esperientzia alor desberdinetan: praktika koreografikoak: ISABEL DE NAVERÁN (praktika koreografikoak), JON MANTXI & MATTIN (Soinu Inprobisazioa)
-14:00 Bazkaria
-15:00. KAFEA ETA GALLETAK: Euskal matxismo basko erradikaletik matxo alfa sinusoidalera: kontrahistoria bat (Kafea eta gailetekin).
- 17:00. INPROLARITZA final haundia. 
- 20:00. KAKOTUNK GEOACUSTICA
- 20:45. ELBIS REVER
- 21:15. BILLY BAO

- 22:00  Afaria
 
- 23:00 MIKEL R. NIETO 


#05_igandea 


- 11:00 Fanzinea editatzeko bilera.

- 14:00 Bazkaria 


- 16:00 Bilketa eta garbiketa .
- 17:00 Eskorbutoren Anti-Todoren entzunaldi kolektiboa
- 18:00 Jardunaldien bukaera.

 


AMMMRB#III_Oharrak

ARTELEKUREN ERABILERARI BURUZ:
Artelekuk Gipuzkoako Foru Aldundiaren bitartez baimena eman digu AMMRBB#III jardunaldiak bere eraikinean ospatzeko eta jardunaldien bitartean Artelekun lotan geratzeko, honako oharrak eta arauen arabera:

- Lotan geratu nahi duen parte hartzaile bakoitzak bere lo-zakua eta esterila ekarri beharko ditu.
- Lo egiteko gelen erabilera arautua dago eta arau horiek errespetatu beharko dira (garbitasuna, ez erre, ez edan…)
- Gau bakoitzean antolakuntzako partaide batek hartu beharko du taldearen ardura.
- Artelekuko komunak eta dutxak erabili ahal izango dira, ohiko garbitasun eta txukuntasun arauen arabera. Pertsona bakoitzak bere toalla eta xaboiak ekarri beharko ditu.
- Artelekuk bere ekipoak eta baliabideak (soinu ekipoak, mixerrak, mikrofonoia, bideo-proiektoreak…) utziko ditu jardunaldietarako. Gure ardura da materiale hori jaso bezala itzultzea. Behar bereziren bat dutenek beren kabuz ekarri beharko dute beharrezko materiala.

iCal
Dokumentu Akzioak