Orain 2010eko urtean
gaude (gogoeta egin dezagun: bederatzi urte igaro dira Kubrick-ek
2001eko odisea
egin zuenetik, eta oraindik ez daukagu base iraunkorrik ilargian;
bederatzi urte Blade Runner filmeko
Los Angeles ezagutu genuenetik, eta oraindik ez dugu ibilgailu
elektrikoa geureganatu; noizko ote dugu ibilgailu hegalaria?).
Bicicle Built For
Two Thousand da jaialdian sarituetako bat,
Aaron Koblin eta Daniel Massey-ren obra bat.
Obra horretan, bi mila ahots-grabazio baino
gehiago bildu dituzte Amazon-en Mechanical Turk zerbitzuari esker
(Klblin-ek lehen ere erabili zuen The Sheep Market lanerako, bere web
orriko atarian ikus daitekeenez).
Sare-laneko ataria da zerbitzu hori:
enplegatzaileek lan txikiak eta egiteko
errazak eskaintzen dituzte web orrian; lan errepikakorrak dira
gehienetan, makinek ezin dituztenak egin, baina bai edozein
pertsonak. Enplegatzaileek diru pixka bat ordaintzen dute lan
bakoitzeko. Kasu honetan, aldez aurretik entzun zuten nota bat
grabatzea eskatzen zitzaien langileei. Ez zitzaien jakinarazten
grabazioak zertarako erabiliko ziren.
Grabazio bakoitzeko 0.06$ ordaintzen zuten.
Guztira egin ziren 2000
grabazio baino gehiagorekin, egileek Daisy
Bell birsortu zuten, Harry Dacre-k 1982an
moldatu zuen abesti bat. Konputagailuz abestu den lehen musika-pieza
izan da (zehazki IBM 704 ordenagailu zentralak abestu zuen, 1962an).
Balentria horretan oinarrituta, HAL 9000
itzalzen/hiltzen duen eszena ospetsua egin zuen David Bowman-ek (HAL
9000, XX. mendearen etorkizuna, hau da, makina pentsalariak, ate joka
oraindik ez daukagula ezin hobeki erakusten duen beste adibide bat
da). Horren berri daukatelarik, egileek zirkulua ixten dute, giza
ahotsen pusketen bidez abestia birmoldatuz.
Jatorrizko abestian
agertzen den ahapaldi bat berrartzen du obraren izenburuak: a
bicicle built for two.
Emaitza entzun eta ikusteko,
jo http//www.bicyclebuiltfortwothousand.com helbidera.