christa sommerer

 Nazioartean ezaguna den artista da baliabide informatikoekin burutzen dituen instalazioen alorrean egiten duen lana dela-eta. Bestalde, Austriako Linz-eko Artearen eta Diseinuaren Unibertsitateko irakaslea da. Bertan, Interfacearen Kulturaren Departamenduaren zuzendaria da. Japonian ere irakasle izan zen, Gifuko IAMAS International Academy of Media Arts and Sciences-en, eta Kyotoko ATR Media Integration and Communications Research Lab-en ikerlari. Canbridge USeko MIT CAVS-en, Champaign Urbana USeko Beckmann Institute-n eta Tokyoko NTT-InterCommunication Center-en ikerlari izan zen. Vienako Unibertsitatean biologia ikasi zuen; eta hiri bereko Academy of Fine Arts-en, eskultura.

Laurent Mignonneaurekin batera aitzindari izan da ordenagailu bidezko instalazio interaktiboan. Hauetan: "Interactive Plant Growing" (1992), "Anthroposcope" (1993), "A-Volve" (1994), "Trans Plant" (1995), "Intro Act" (1995), "MIC Exploration Space" (1995), "GENMA" (1996), "Life Spacies" (1997), "Life Spacies II" (1999), "HAZE Express" (1999), "VERBARIUM" (1999), "Industrial Evolution" (2000) eta "PICO_SCAN" (1999/2000) eta "Riding the Net" (2000), "The Living Room" (2001), "The Living Web" (2002), "Nano-Scape" (2002), “Mobile Feelings" (2003) eta “Eau de Jardin” (2004).

Bestalde, LEONARDO Journal MIT Press-eko nazioarteko editorea da beste batzuekin batera, eta Laurent Mignonneaurekin batera Art@Science liburua argitaratu du (Springer Verlag Vienna/New York (ISBN 3-211-82953-9).

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. naia. (2009, julio 24). christa sommerer. Retrieved agosto 02, 2025, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/komunitatea/gonbidatuak/christa-sommerer. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License