Biografía
Jorge Oteiza Enbil 1908ko urriaren 21ean jaio zen
Orion eta 2003ko apirilaren 9an zendu zen Zarautzen.

1998
Euskaldun Unibertsala saria eman zioten.
1996
Jorge Oteiza Fundazio Museoko estatututak sinatu zituzten.
1995
“Estética del huevo. Huevo y laberinto. Mentalidad vasca y laberinto”
argitaratu zuen.
1992
Nafarroako herriari eman zion bere obra osoa.
1991
Eskultorearen emazte Itziar Carreño hil zen.
1989
Eusko Jaurlaritzak atzera bota zuen Bilboko Alondigarako Oteizaren proiektua.
1988
“Jorge Oteiza, propósito experimental” erakusketa egin zuten Madrilen Txomin
Badiola artista bilbotarrak komisariatuta.
1985
Euskadi Saria jaso zuen.
1983
“Ejercicios espirituales en un tunel” argitaratu zuen, 1966an debekatu ondoren.
1968
Berriro martxan jarri ziren Arantzazuko obrak, hainbat urtez etenda egon
ondoren.
1966
“Gaur” taldearen sortaile izan zen. Eduardo Chillida, Nestor Basterretxea,
Remigio Mendiburu, Amable Arias, Jose Luis Zumeta, Rafael Ruiz Balerdi eta Jose
Antonio Sistiaga izan ziren partaide.
1963
“Quosque Tandem...! Ensayo de interpretación del alma vasca” argitaratu zuen,
Auñamendi argitaletxearekin.
1959
Eskultura utzi zuen.
1958
Irunera joan zen bizitzera.
1957
Sao Paoloko biurtekoa irabazi zuen. Hamar familiatan banatutako 29 eskultura
aurkeztu zituen sarira. Morandi y Ben Nicholson-ek izan ziren beste bi
irabazleak.
1956
Eskultoreak bere lanaldirik trinkoena eta aberatsena bizi izan zuen. Sail
esperimentalak egin zituen.
1954
Arantzazuko bere lanak debekatu zituzten.
1952
“Interpretación Estética de la Estuaria Megalítica Americana” bere lehen liburua
argitaratu zuen.
1950
Lehiaketa bidez Arantzazuko basilikako estatuak egiteko saria irabazi zuen.
1948
Euskal Herrira itzuli zen, Bilbora.
1940
Irudi makurtuen saila egin zuen, piramide etzanaren formatik abiatuz. Hutsuneak
irekitzen hasi zen.
1938
Itziar Carreño Etxeandiarekin ezkondu zen.
1937
Argentinara, Buenos Aires-era itzuli zen.
1936
Espainiako Frente Popularrarekin eta Vicente Huidobro, Pablo de Rokha eta
Winétt de Rokha poetekin harreman estuak eduki zituen Txileko Santiagon.
1935
Hego Amerikara joan zen Balentziagarekin.
1934
Donostiako Kursaalean erakusketa egin zuen Nikolas Lekuona eta Narkis
Balentziagarekin.
---------------------------------
Testuak
José Ángel Irigaray
Jorge Oteiza, eresiaren doinuan (2003)
Hasier Etxeberria
Zulo batean albiste (2003)
Xaguak eta arratoiak (2003)
Oteizaren zorigaiztoa (2003)
Oteiza bere bakardadean (2000)
Ezin da beti asmatu (1998)
Oteiza moto gainean (199?)
Tura galduen bila (1998)
Besarkada zabalagan (1997)
Kristalik gabeko leihoa (1993)
Natxo Rodriguez
Arte publikoa. Ezer ez egiteko aukera (2002)