AURKEZPENA

Soinuaren eta musikaren inguruan esperimentazioa bultzatzeko helburuarekin sortu zen Arteleku AUDIOLAB 2003ko urtarrilan.

Arteleku arte garaikideko zentruan eta Xabier Erkiziaren zuzendaritzapean, AUDIOLABek workshopak, mintegiak, kontzertuak, argitalpenak eta bertzelako ekitaldi nahiz egitasmoak antolatzen ditu, beti ere soinuaren eta musikaren inguruko praktiketan oinarrituz.

Soinu produkzioan, sorreran, lanketan eta honen eraginean aztertu eta sakontzea abiapuntutzat hartuz, AUDIOLABek bertako artistekin lan egin, eta nazioarteko artisten lana erakutsi nahi du.

Modu berean artearen munduan eta orokorrean bizi ditugun gaur egungo gizarteetan soinuak jokatzen duen paper garrantzitsuaren inguruan ikertu nahi du.

Hainbat jaialdi, elkarte eta egitasmorekin elkarlanean egin izan du eta egiten du lan AUDIOLABek: ERTZ, PLAZA FESTIVAL, 9CDR, ELEKTRONIKALDIA, ANIMAC, DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA, ELECTROGRAPH, [UN]COMMON SOUNDS...

Horrez gain, Artelekun kokatzen den MEDIATEKAn aholkularitza lanak betetzen ditu, musikaren eta soinuaren inguruko gaiak jorratzen dituzten liburu, diska, dvd eta bertzelako dokumentu bilduma interesgarriak bilduz.

Dokumentu Akzioak
Copyright 2009, by the Contributing Authors. Cite/attribute Resource. admin. (2009, junio 19). AURKEZPENA. Retrieved abril 28, 2024, from Arteleku.net Web site: http://old.arteleku.net/arteleku/komunitatea/audiolab/sarrera. This work is licensed under a Creative Commons License. Creative Commons License
Erlazionatutakoak
AUDIOLAB 03