Sistematurgia. Performance interaktiborantz
Tailerra
2011/05/16 - 2011/05/20

Sistematurgia. Performance interaktiborantz

Parte-hartzaileak

Gaur ,ostirala, arratsaldeko 19:00etan saio irekia egingo da tailerreko emaitzak aurkezteko.

Marcel·lí Antúnez Rocak eskeinia

Kolaborazioa: Oriol Ibañez Fauker / Javier Chavarri

Data: maiatzaren 16tik 20ra

Ordutegia: aurkezpena, maiatzaren 16an 12:00etan; tailerra, 16:00etatik 20:00etara. Maiatzaren 17tik 20ra 10.00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara

Izena emateko epea: apirilaren 29a arte. Bidali zure datu pertsonalak, CVa eta motibazio eskutitza arteleku@gipuzkoa.net helbidera

 

XX. mendearen amaieran, konputazioa lanabes bikaina bihurtu da konplexutasuna kudeatze aldera. Konputazioaren itzalpean medio anitz sortu eta indartu dira, besteak beste bideo-jokoak, Interneta edo arte interaktiboak. Arte interaktiboek espazio berri bat dakarte obren erreprodukziora. Erabiltzaile edo elkarreragileak, bere interakzioaren bitartez, obraren erreprodukzioan esku hartzen du eta aldatu egiten du.

 

Tailerrean arte interaktiboak aztertuko dira, horietan erabili ohi diren lengoaia erak eta produkzio metodologiak landuz. Marcel.lí Antúnez Rocak eskarmentu handia du esparru honetan –robotak, instalazio interaktiboak eta performance mekatronikoak erabiltzen eta egiten aritua baita aspaldian-, eta, beraz, halako praktiken adibide teoriko egokia da bere lana. Marcel-lík Sistematurgia neologismora biltzen du bere praktika. Sistematurgiarekin sistema konputazionalen dramaturgia eman nahi du aditzera.

Sistematurgiak, hortaz, narratiba interaktiboen alderdi tekniko eta artistikoetan sakontzen du. Kudeaketa konplexua, talde-lana, diziplinen artekotasuna eta zeharkakotasuna, interfazearen funtzioa eta erabiltzale/elkarreragilearen eginkizuna dira narrazio mota honen ezaugarri batzuk, eta merkatuan izaten duen leku lauso eta iheskorra definitzen dute.

Tailer honen helburua da talde interdiziplinar bat abian jartzea, ekainetik irailera bitartean performance interaktibo berritzaile bat egiteko. Marcel.lí Antúnez Rocak esperientzia hau egiteko behar dituen lanabesak emango dizkio taldeari, lanabes teorikoak eta praktikoak. Ohikoak dituen bi lankide izango ditu lantegi honetan: Oriol Ibañez, hardware eta eszena digitalean aditua, eta Javier Chavarri, POL bitartekoaren azken bertsioaren programatzailea; hauxe da, hain zuzen ere, Marcel-lík bere obra interaktiboetarako 2002az geroztik erabiltzen duen software kudeatzailea.

Bi zati izango ditu tailerrak: lehena, batez ere teorikoa izango da. Artistak, bere eskarmentutik abiatuta, Sistematurgiaren hainbat ezaugarri eta alderdi landuko ditu: interfazeak, interaktibitate motak, kontaketa interaktiboa eta abar. Bigarrena, berriz, praktikoa izango da: partaideek performance interaktiboko adibide txiki bat produzituko dute.

 

 

 

iCal
Dokumentu Akzioak