Tresnak::Tools{
2011/07/21 - 2011/07/22 | Arteleku

Tresnak::Tools{

Parte-hartzaileak

Tresnak::Tools ikaskuntza jardunaldiek teknologia berrietara gerturatze bat proposatzen dute sarrera-saio batzuen bitartez, ondoren, ezagutza hori sorkuntza esparruan aplikatzeko helburuarekin. Hastapen-saio horietan, hainbat software eta hardware tresna aurkeztuko dira: teknologia zehatz batetara hurbilketa izango da, primerakoa aurrez ezagutzarik ez duten pertsonentzat. Lehenengo saioa, uztailaren 21 eta 22an burutuko da, eta denbora errealeko audio eta bideoari eskainia egongo da. Bereizitako bi saiotan, VVVV eta Open Frameworks aurkeztuko dira.

 

Datak

Uztailak 21 eta 22

 

 

Izenematea: bidali zure datuak arteleku@gipuzkoa.net helbidera.
Izenemate epea: uztailaren 18 arte
Parte hartzaileak: gehienez 12


Jardueren ordutegia
Osteguna, uztailak 21

11:00 Ongietorria, gosaria, Tresnak::Tools-en sarrera

11:30-12:15 VVVV*-rekin egindako proiektuen aurkezpena
12:00-13:30 Install Lunch*
16:00-20:00 VVVV sarrera-saioa - Patxi Araujo

Ostirala, uztailaka 22
11:00-12:00 Open Frameworks*-ekin egindako proiektuen aurkezpena
12:00-13:00 Install Lunch*
16:00-20:00 Open Frameworks sarrera-saioa - Karlos g Liberal

 


*Proiektuen aurkezpenetara eta instalazio saioetara joatea ez da derrigorrezkoa, baina bai gomendagarria ; )

 

 

VVVV programaziorako ingurune bisuala da, oso egokia prototipatze azkarrerako eta garapenerako. Batik bat grafikoetarako, denbora errealeko audio eta bideorako eta interaktiboetarako erabiltzen da. Ikastaroan multimedia ingurune interaktiboak nola sortu azalduko da, interface fisikoak eta hainbat irteera erabiliz.


Open Frameworks C/C++ liburutegia da, sormen prozesuan laguntzeko sortua eta esperimentaziorako eremu erraza eta intuitiboa eskaintzen duena. Bereziki artista eta diseinatzaileentzat dago pentsatua. Ikastaroan Openframeworks liburutegiaren hastapen-saio bat egingo da eta, batez ere, interakzioarekin lotutako prototipoak sortzeko hainbat teknika azalduko dira.

 

 

Patxi Araujo artista da eta EHU/UPV-ko Arte Ederren Fakultateko Arte eta Teknologia Departamentuko irakaslea. Bere lanean teknologia berrien erabilera eta horien poetikak aztertzen ditu, diskurtso artistikoekin loturik.

Karlos g Liberalek (Patxangas), arimaz Cyberpunka, kodean "edertasuna" topa litekeela sinesten du. Teknotrakitana esperimentazio elektronikoko kolektiboko kide da eta web teknologien alorrean 12 urtetik gorako esperientzia duen Investic kooperatibako bazkide fundatzailea ere bada.


Ezinbestekoa da parte hartzaile bakoitzak bere ekipo informatikoa ekartzea.

 


iCal
Dokumentu Akzioak