50 Informazioa/ transformazioa

Zehar #50

50 Informazioa/ transformazioa

Gaur egungo paisaia, materiala zein inmateriala, gero eta konplexuago bihurtzen ari da eta fenomenoa aztertzeko eta pentsatzeko modu berrien beharrean dago. Gizartea gero eta azkarrago aldatzen da, erritmoak ziztu bizian doaz, erreferentziak gero eta kutsatuago daude, paisaiak gero eta saturatuagoak. Egungo gizarte kapitalistek sortzen duten informazio guzti horrek –orain hiru belaunaldi pentsaezina zen halakorik– aldaketa ikaragarriak ekarri ditu kontsumo gaien produkzio eta banaketa prozesuetan. Gure eguneroko bizimoduko kutsadura bisualak sortarazten digun nahasmena dela eta, Ernst Hubeli arkitekto eta publizistak esaten du badela jakin behar duguna; motelaldi zehaztugabe eta anbibalentetzat hartzen du berak, nahiz eta batzuetan ezin bereiztu benetan dena eta ematen duena, azala eta mamia, alegia. Egoera horretatik abiatuz informazioaren interpretazioa eta prozesamendua jarri nahi dugu mahai gainean ikuspuntu kritiko batetik aztertzeko.

Esperientzia eta pertsona ugari daude esparru askotatik abiatuta informazioa tratatzeko modu berriak proposatzen dituztenak eta ideia ez-estandarren garapenarekin esperimentatzen ari direnak. MVRDV arkitekto taldea, esate baterako, datatown ideiaren inguruan ari da lanean, Ronald van Tienhoven artista bisualak informazioaren diseinua aztertu du eta Bruno Latour-ek, berriz, hausnarketa egin du informazio ideiaren azpian zer dagoen bilatzeko. Interpretazio horiek gogoeta corpus aberatsa osatzen ari dira eta bertan uztartzen dira teoria eta praktika, inolako bereizketarik gabe. Sinergia globalizatzaileei erantzuten dien panorama hori ez da abstraktua, zientzia eta teknologia guztiak bezala, lokalizatua eta sozializatua baizik. Eta horregatik interesatzen zaigu kultura eta politikako ikuspegitik begiratuta aztertzea.

Zehar monografikoak informazioa/transformazioa Latour-en binomioa hartu du eztabaidagune bat sortzeko abiapuntu gisa; batetik, eztabaidatzeko oinarria finkatu nahi dugu eta, bestetik, sormen esparruetan (net.art, diseinua, arkitektura, arte bisualak, musika...) gertatzen ari diren aldaketak hauteman eta zenbait adibide praktikotara hurbilpen bat proposatu.


Editoriale.pdf — PDF document, 55Kb

naia

Technologies To The People Hurbilpen artibistak online informazioaren tratamenduari. Laura Baigorri

Daniel García Andújarren sarrera sarearen lurraldean zenbait proiektu ilunekin hasi zen, zalantzan jartzen zituztenak informazio legalaren mugak eta teknologiara modu askean iristea, baita sarearen ustezko elkarrekintza eta sinesgarritasuna ere, eta azken urteotan eboluzionatu egin du ekimen garden sorta batera1, den-denak herritarren lankidetzari irekiak. Jarrera etiko baten eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien kontzeptu sozial sakon baten ondorioa da trantsizio hori.


Baigorrie.pdf — PDF document, 181Kb

naia

Soinu gordeen arrastoan, Stephen Vitiello. Xabier Erkizia

“ Musika pieza gehienak aurretik grabatutako soinuekin osatuak daude. Gutxi batzuk beraien soinuak kaosarekin topatzerakoan sortzen dituzte, bai hasi aurretik, prehistoria gisara; edo beraien prozesu arriskutsuetan, dagoeneko entzunda dauzkan soinu batzuen edo guztien iturria erakutsiz.”

Jalal Toufic


Erkiziae.pdf — PDF document, 116Kb

naia

Arkitektura ikusgarritik desprogramatutako arkitekturara. Ernst Hubeli

Garai batzuetan, arkitekturak era jarraituan garatzeko aukera izaten du eta nolabaiteko autonomia erdiesten du. Beste garai batzuetan, ordea, arkitektura aurrea hartzeko prozesuan egoten da. Aldatu diren oinarrizko gizarte baldintzek zalantzan jartzen dituzte arau eta ideia zaharrak, edo ezinbesteko ere egiten dute arkitektura zimendu berrien gainean jartzea.


Hubelie.pdf — PDF document, 119Kb

naia

Gauzak publiko bihurtzen Parlamentuen parlamentu bat: nola gainditu irudikapenaren krisia. BRUNO LATOUR & PETER WEIBEL

Testu hau Karlsruheko ZKMn 2004ko udazkenean ospatuko den erakusketaren lan-dokumentu bat da (izenburua zein datak behin-behinekoak dira). Peter Weibel & Bruno Latour izango dira komisarioak. Obra eskatu zaien lankideen zerrenda definitzeke dago oraindik.


Latoure.pdf — PDF document, 102Kb

naia

Baldintzarik gabeko airea. SUSANA NOGUERO

Egileak aztertu egiten ditu komunikazio sareek sortarazi dituzten gizarte harremanen formak, eta gauzatu daitekeen gizarte erabileran kokatzen du teknologia honen interesa, teknologian bertan baino gehiago. Sareko hiritartasun aktiboko proiektu adierazgarrienetan zeharreko ibilbide historiko labur bat egiten du, eta galdera batzuk ere planteatzen komunikazio askatasunari, edukiak partekatzeko aukerari eta zelatan dauden interes komertzialei buruz.


Nogueroe.pdf — PDF document, 126Kb

naia

Errealitate garaikidea manufakturatzen. RAQUEL PELTA

Autoreak egiten duen azalpen honen arabera egungo kontsumo sistemak, objektuen iraungipenean oinarriturik eta etengabeko eraldaketan dagoen kultura batean txertaturik dagoela, hausnarketa bat behar du, eta hausnarketa horretan diseinua kritikarako lanabes baliagarria da.


Peltae.pdf — PDF document, 97Kb

naia

Sarean


Enred.pdf — PDF document, 285Kb
Dokumentu Akzioak