File contents
<html>
<head>
<title>Eddie Prévost - Erreportajea</title>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=iso-8859-1">
</head>
<body bgcolor="#FFFFFF">
<br>
<table width="95%" border="0" align="center" cellpadding="0" cellspacing="0">
<tr bgcolor="#FF0000">
<td height="22">
<table width="100%" border="0" cellspacing="1" cellpadding="0">
<tr bgcolor="#FFFFFF">
<td colspan="2">
<table width="100%" border="0" cellspacing="18" cellpadding="0" height="1485">
<tr>
<td colspan="3"><img src="imagenes/eddie.gif" width="200" height="82"></td>
</tr>
<tr>
<td colspan="3"> </td>
</tr>
<tr>
<td width="48%" height="1312" valign="top"> <p align="left"><font face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif" size="1">
<font color="#666666"><strong>Eddie Prévost, inprobisazio
askearen aitzindarietako bat, AMM taldeko partaidea, Artelekun
izan zen astebetez “No Sound Is Innocent” workshop-a
zuzentzen. Prévost-ek soinuaren esanahiak ikertzen
ditu, dimentsio politiko, sozial eta estetikoa emanez. Audiolab-ek
antolatutako bigarren tailerrak eman zigun inprobisazioaren
munduan oinarrizko erreferentzia den pertsona hau ezagutzeko
aukera. Tailerrari amaiera emateko SAKADA proiektuak emanaldia
eskaini zuen Artelekun. Bertako partaide den Mattinek eta
Eddie </strong><font face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif" size="1"><strong>Prévost</strong></font><strong>-ek
kontzertua hasi baino ordu batzuk lehenago izan zuten solasaldian
oinarritutako idatzia da hau.<br>
<br>
<img src="imagenes/conversacion.jpg" width="320" height="60">
<br>
<br>
</strong></font>Eddie Prévost 1942an jaio zen Ingalaterran,
Hertfordshire eskualdeko Hitchin-en hain zuzen. Oso gazte
hasi zen perkusioa jotzen, eta hainbat taldetan esku hartu
ondoren, jazza jotzen hasi zen. 1965ean, Leslie Gare saxofoi-jolearekin
eta Keith Rowe gitarra-jolearekin batera AMM taldea osatu
zuen. Abangoardistatzat eta erradikaltzat gogoratzen da talde
hau; izan ere, ibilbide luzea osatu badu ere ez da inorekin
lotu eta bere proposamen pertsonalak eginez egin du aurrera.
AMM Prévosten proiektu garrantzitsuenetarikoa izan
da azken hogeita hamar urteetan; hala ere oso aktiboa izan
da inprobisazio askeak dituen alor guztietan. Hitzaldiak eta
liburuak ere argitaratzen ditu. Azkena “No Sound Is
Innocent” izenburuarekin kaleratu berri du Copula argitaletxeak.
Hirurogeita hamar eta Laurogeiko hamarkadetan Larry Stambbins-ekin
(saxo tenorea), Veryan Weston-ekin (pianoa) eta Marcio Mattos-ekin
(baxua) batera laukotea osatu zuen. Evan Parker, Christian
Wolff, Cornelius Cardew, Jim O’ rourke musikariekin
kolaborazioak egin izan ditu; Supersession, Resoundings eta
Frre Jazz Quartet taldeekin ere grabatu izan du, eta horiekin
eginiko lanez gain, bere diskoak argitara eman ditu berak
sortutako Matchless Recordings labelean. 1990an AMM taldeko
Gare eta Rowe lagunekin Master of Disorientation sortu zuen;
1991an Marilyn Crispell piano-jolearekin batera Erresuma Batua
zeharkatu zuen kontzertuak eskainiz. Inprobisazioaren alor
guztietan esperientzia handia duen perkusionista da Eddie
Prévost. Max Roach eta Ed Blackwell aipatzen ditu berak
gehien miresten dituen perkusionistak zein diren galdetuz
gero. Urrian Madrilen izango da AMM-ko Keith Rowe eta John
Tillbury lagunekin emanaldia eskaintzeko.<br>
<br>
“Ez naiz musikaria, perkusionista naiz”, hala
definitzen du bere burua inprobisazio askearen bidea urratu
zuen AMM taldeko partaidea izateaz gain mundu osoan emanaldiak
eskaini, eta Londresen entzute eta ospe handiko tailerrak
antolatu eta musika eta soinuaren inguruan bere ikuspegia
azaltzeko hainbat argitalpen egin dituen pertsona honek. Mattinek
bestela ikusten du Eddie Prévost, “mito bat da;
bera izan zen beste zenbait musikarirekin batera soinuaren
alor hau ikertzen hasi zen lehenetakoa. Garai hartan musika
ulertzeko modu guztiz berritzailea, haustura eragin zezakeena,
zen eurek proposatu zutena”.<br>
<br>
<img src="imagenes/eddie1.jpg" width="320" height="233"> <br>
<br>
<br>
<strong>Musikagintza eta konpromisoa bat eginik</strong><br>
<br>
AMM taldea orain hogeita hamar urte sortu zen, eraldaketa
sozialaren aldeko mugimenduak indar handia zuen garaian. Orduan
heldu ziren musikari zenbaiten belarrietara inprobisazio askearen
lehen hotsak. Musika eta gizartea eraldatzeko mugimendua uztartzen
zituen horren nondik norakoak azaltzeko modu sinplea du Eddie
Prévost-ek: “ Jendeari ordura arte pentsaezina
zen aukera sortu zitzaion hamarkada horietan, gustuko zituen
eginkizunei denbora eskaintzeko moduan zeuden. Hala ere, orduan
baino muturrekoagoak dira egun sortzen ari diren zenbait proposamen;
badira zenbait talde gu baino askoz urrutirago heldu direnak.
Orain bizi dugun egoerak ere behartzen gaitu horrelako bideak
miatzera.” <br>
<br>
Gizarte eraldaketaren premia oraindik ere larria dela dio
Eddie Prévost-ek. Edonola, adinaren zigorra izendatzen
duen zerbaitek aldaketa hori nondik helduko den beste moduz
batez ikustera behartu du. Orain hogeita hamar urte bezalaxe,
munduarekin haserre bizi dela dio, baina musikak gizarte ereduaren
aldaketa eragiteko duen ahalmena uste zuena baino urriagoa
dela jabetu omen da. “Guk egiten duguna gauza txikia
da errealitatearekin alderatuta. Eta ez diot txikia gutxiesteagatik,
ez da hori nire intentzioa. Gazteagoa nintzenean gizarte eraldaketa
gutariko bakoitzak sustatutako programa bikain batek eragingo
zuela uste nuen. Egun bestelako iritzia dut. Gauza txikiak
dira gure harremanen oinarria, horiek dira politikagintzan
aintzakotzat hartu beharrekoak. Gure ingurua, gure kideak
hezteko erabiltzen dugun eredua, horiek dira gizartea abian
jartzeko erabili beharreko oinarriak. Ondoko lagunarekin dugun
harremanak baldintzatuko du sinesmen honen edo horren alde
lan egingo dugun ala ez, politikaren munduarekin ditugun harremanak,
norberak ingurukoekin dituen harremanak. Programa bikaina
edukitzea baino garrantzitsuagoak dira norberak sustatzen
dituen erlazio horiek”. </font></p>
</td>
<td width="4%" height="1312"><font face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif" size="1"><font size="2">
</font></font></td>
<td width="48%" valign="top" height="1312"><p align="left"><font face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif" size="1">
<img src="imagenes/eddie2.jpg" width="320" height="246"> <br>
<br>
<br>
<strong>Mugak hausteko beharra</strong><br>
<br>
Askoren iritzian, bere garaian AMM taldeak egindako proposamena,
inprobisazio askea, gutxi batzuentzat egindako musika mota
da. Gutxiengo bati zuzendutako eskaintza. Eddie Prévost
ez dago iritzi horrekin ados, ez ditu sailkapenak gustuko
eta norbait berak eta bera bezalako musikariek egiten dutenari
etiketak jartzen saiatzen denean uko egin beharra dagoela
dio. “Artista moduan iraun beharra dago, ideia horiei
aurre egin eta norbait hurbildu eta ‘zuk hau edo hori
egiten duzu’ esaten dizunean ‘nik ez dut hori
bakarrik egiten, baizik hori baino gehiago ere bai’
erantzun. Jendeak uste duena baino gauza gehiago eta zabalagoak
egiteko gai gara”, adierazi digu.<br>
<br>
Horregatik jendea inprobisaziora hurbiltzeko ahaleginak egin
beharra dagoela uste du. Ikusi, entzun eta ondoren gustuko
duzun ala ez erabaki, baina ez baztertu elite bati zuzendutako
zerbait delakoan. “Guk egin dezakeguna proposamena luzatzea
da. Nik uste dut egiten duguna ikusita ezin dugula eskaintza
ona ala txarra izango den aurrez jakin. Inprobisazioan ez
dago ezeren ziurtasunik, guk proposatu egiten dugu, ahal dugun
hobekien aritu; gogotsu jo, ilusioz beteta, egiten ari zaren
horretan buru-belarri murgildu. Amaitzen duzunean sekulako
emanaldia izan dela ikusiko duzu beharbada, entzuleria gustura
egon dela. Hala eta guztiz kontrakoa ere gerta liteke, baina
ez dago aurrez jakiterik”, esan digu Eddie Prévost-ek.<br>
<br>
Lau egunez aritu da Eddie Prévost Artelekuko tailerrean
esku hartu duten musikariekin lanean. Inprobisazio saioak
egin dituzte bakoitzak bere tresna oinarri hartuta. Batzuek
instrumentu akustikoak edo elektronikoak baliatu dituzte horretarako,
beste zenbaitek unean-unean eskura zeuzkaten gailuekin sortu
dituzte musika-tresnak. Guztiek izan dute workshop-ean beren
trebezia erakusteko aukera. “Nik egin dezakedan gauza
bakarra bakoitzaren usteak sendotzen laguntzea da, nondik
jo dezaketen argitzen saiatu, iradoki. Bakoitzak bere tresnari
astindu bat emateko eskatzen diet. Emanaldi bakoitzean azterketa
moduko bat egiten dut. Begien aurrean dudan tresnari begiratu
eta ordurarte ezagutu ez dudan zerbait topatzen saiatzen naiz.
Saiakera egin beharra dago, nahiz eta topatzen duzun hori
gauza txikia eta baliogabea iruditu. Benetan sentipen bikaina
da bila zenbiltzan hori topatu duzula sentitzen duzun unea,
hainbeste urte igaro eta gero, berria den zerbait aurkitu
izanaz jabetzea”.<br>
<br>
<img src="imagenes/eddie3.jpg" width="320" height="224"> <br>
<br>
<br>
</font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif"><strong>Diskografia:</strong><br>
<br>
</font><font size="1" face="Verdana, Arial, Helvetica, sans-serif">Now-Here-This-Then
(Spotlite 1977)***, Live, Volumes 1 & 2 (Matchless 1979)****,
Continuum (Matchless 1985)***, with Resoundings Resound (1986)***,
Supersession 1984 recording (Matchless 1988)***, with Organum
Flayed (1987)***, with the Free Jazz Quartet Premonitions
(1989)***, with Marilyn Crispell Band On The Wall (Matchless
1994)***, with Evan Parker Most Material (Matchless 1997)***,
Loci Of Change, Sound And Sensibility (Matchless 1998)***,
Touch, The Weight, Measure And Feel Of Things (Matchless 1998)****,
with Pete McPhail, Tony Moore Resoundings (Matchless 2000)***.</font></p>
</td>
</tr>
</table>
</td>
</tr>
</table>
</td>
</tr>
</table>
</body>
</html>