Egunak: 2009ko urriak 5etik 9ra
Lekua: Arteleku
Antolatzailea: Colectivo YOX
Informazio gehiago www.mid-e.com webgunean
Erakustaldiaren zazpigarren edizioa. MID_E plataformak gogoeta egin nahi du artearen eta kultura hiritarreko adierazpenen muga-lerroetan dauden jardunbideen inguruan, eta agerian jarri nahi ditu jardunbide horiek. Erakustaldiaren egitarauak zenbait ekintza eskaintzen ditu gaurko sorkuntzaz eztabaidatzeko eta hura hedatzeko. Nagusiki, hiru arlo hartzen ditu, askotariko baliabideak eta formatuak biltzen dituzten arlo hauek:
Gaur egungo moda_Irudi elektronikoa_DJ-Musika sorkuntza
------------------------------
MID_E erakustaldirako sarrera
Gaur egungo sorkuntza, izatez esperimentala eta hedakorra denez gero, ezin hobea da askotariko elkartrukeak garatzeko eta esperientzia arlo berriak sortzeko. Diziplina-aniztasunak/zeharkakotasunak hamarraldi batzuk daramatza aztertzen arteak diziplina batzuekin daukan elkarrizketa: zientziarekin, filosofiarekin, hedabideekin eta dantzarekin, besteak beste. Era berean, azken urteotan nabari denez, era askotako kultura formak eginahalak egiten ari dira gaur egungo artearekin uztartzeko. Hala, konbinazio aukerek osatzen duten sare horren ondorioz, ezin konta ahala kolaborazio, hibrido, moldaketa nahiz asimilazio sortzen dira, gutxi-asko zorrotzak edo noraezekoak, eta gaur egunko artearen sistemak gutxi-asko aitortuak. Formatu horietako batzuk garatu eta ezartzeak gaur egungo artearen espezifikotasunari buruzko eztabaida mahaigaineratzen du. Izan ere, zabaldu egiten dituzte gaur egungo artearen esperimentazio, ekoizpen eta hedapen tarteak.
MID_E erakustaldiak bere helburuen ardatz hartzen du hausnarketa eta hedapenerako plataforma balioa izatea muga-lerroetan dauden jardunbideentzat. Izan ere, gaurko gizartetik hurbilen dauden hiru adierazpen hiritarrekin arteak duen harremanera mugatzen da jardunbide horien materialtasuna, alegia, musikarekin, euskarri digital eta elektronikoekin, eta modarekin duen harremanera.
MID_E erakustaldiak hiru izendapenekin biltzen ditu muga-lerroetan dauden jardunbide horiei lotutako hainbat baliabide eta formatu:
Gaur egungo moda (moda kontzeptuala, ehuna euskarritzat duten arte proposamenak, goi-mailako jantzigintza).
Irudi elektronikoa (arte digitala, bideosorkuntza, bideo-jartzailetza, argakigintza).
DJ-Musika sorkuntza (disko-jartzailetza, soinu artea, musika ekoizpena).
MID_E erakustaldiaren esteka: www.mid-e.com