Arabiar irudikapen garaikideak
2004/06/14 - 2004/06/19 | Arteleku

Arabiar irudikapen garaikideak

Parte-hartzaileak
— etiketak: ,

"Arabiar irudikapen garaikideak” proiektuaren esparru orokorrean Artelekuk, Gema Martín Muñozen koordinaziopean, topaketa/mintegi bat eta hainbat hitzaldi publiko proposatzen ditu, arabiar munduko politikako eta kulturako hainbat eragile aktiborekin.

 

Zuzendaria: Gema Martín Muñoz 

Gonbidatuak: Eyal Sivan eta Michel Khleifi, Salima Ghezali, Aboubakr Jamai, Tariq Ramadan, Nadia Yassinbiar

 

 

 Topaketa honetan, kontua izanen da arabiar munduarekin, Ekialde Hurbilarekin eta Islamarekin ditugun harremanak zeharkatzen dituzten kontuetako asko eztabaidarako mahaian jartzea, eztabaida-eremu desberdinetan inplikatutako lehen mailako aktoreak izanik horretarako. Izan ere, eztabaidatzeko gaiak ditugu egungo blokeek Arabiar Munduan/Ekialde Hurbilean betetzen duten eginkizuna krisialditik irteteko lurralde honetako politikaren bilakaeraren analisia nazioarteko komunitateak eta mendebaldeko potentziek betetzen duten eginkizuna, eta bete beharko luketena alderdi politikoen eta egungo alternatiba politikoa ordezkatzen duten aukeren azterketa alderdi politikoen eta egungo alternatiba politikoa ordezkatzen duten aukeren azterketa alternatiba horretan Islamak duen eginkizuna giza eskubideak eta baita “terrorismoaren aurkako gerrari” buruzko iritziak ere. 

 

Antolatzaileak: Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatea (UNIA arteaetapentsamendua

eta Arteleku-Gipuzkoako Foru Aldundia.

 

Arabiar irudikapen garaikideak proiektuaren zuzendaria Catherine David da eta koekoizle dira Rotterdamgo Witte de With, Bartzelonako Antoni Tàpies Fundazioa , Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatea (UNIA arteaetapentsamendua) eta Arteleku-Gipuzkoako Foru Aldundia.

HITZALDIAK

Astelehena, ekainak 14

 

- 18:30 h

Arabiar irudikapen garaikideak proiektuaren aurkezpena. Catherine David, Nuria Enguita eta Santiago Eraso.

 

Arabiar irudikapen garaikideak. Diskurtso kritikoak eta pentsamendu politikoa mintegiaren aurkezpena. Gema Martín Muñoz.

 

- 19:30 h

Route 181: memoria historikoa berreskuratzea Palestina-Israelen arteko gatazkan. Eyal Sivan eta Michel Khleifi.

 

Asteartea, ekainak 15

- 19:30 h

Demokrazia. Zuzenbide estatua eta nazioarteko politika Arabiar Munduan. Salima Ghezali.

 

Asteazkena, ekainak 16

- 19:30 h

Palestina eta Irak: okupazioaren esperientzia tragikoa eta horren ondorioak.

Aboubakr Jamai.

 

Osteguna, ekainak 17

- 18:00 h

Musulmana izatea gaur egun Europan martxoaren 11ko atentatuen ostean. Tariq Ramadan.

 

Ostirala, ekainak 18

- 19:30 h

Alderdi islamiarrak eta hautabide demokratikoa herrialde arabiarretan.

Nadia Yassine.

 

Larunbata, ekainak 19

- 19:30 h

Gaur egungo arabiar pentsamendu kritikoaren ahotsak. Gema Martín Muñozek eta Rafael Ortegak egin eta aurkeztutako bideoa. Izena ematea

 

 

Mintegian parte hartzeko, ondorengo agiriak aurkeztu behar dira ekainaren 9ko eguerdiko 14:00ak baino lehen Artelekun: izena emateko orria

(erantsita doa), curriculuma eta eskutitz labur bat mintegian parte hartzeko arrazoiak emanez. Jendearen hautaketa proiektuko koordinatzaileak egingo du eta erabakia eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio.

 

iCal
Dokumentu Akzioak